Nesken Ostirala (otsailak 10)

TRANSformaziorako jardunaldiak

Zer da genero identitatea? Nork edo zerk ematen digu? Zer da trans pertsona izatea? Eta trans generoa? Galdera hauei guztiei erantzunak bilatzeko, Gaztegehituk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) TRANSformaziorako jardunaldia antolatu dute, trans pertsonen despatologizazioaren aldeko urteari begira (2012) abiatu den borroka globalaren baitan. Hizlarien artean, trans kolektiboko kideak, elkarteetako lagunak eta Arartekoa izango dira, besteak beste.
  • Non? Donostiako Ernest Lluch kultur-etxean.
  • Noiz? Maiatzak 11 (asteartea) 10.00etatik 18.30etara.
Informazio gehiagorako: http://gehitu.org/ Jardunaldian interesa izanez gero edo egiten dugunari buruz zalantzarik baldin baduzu, ez izan lotsarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora edo dei iezaguzu gure bulegoetako zenbakiren batera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.