Transfobia eta homofobiaren aurkako nazioarteko eguna - EGK

Transfobia eta homofobiaren aurkako nazioarteko eguna

Gaur, maiatzak 17, Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten, bereziki, transfobiaren aurkako aldarrikapenan entzungo dira. Izan ere, espainiar-estatu mailako gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteen federazioak (FELGTB) TRANSformaziorako urtea bataiatu du 2010a. Bataio hori, gainera, mundu mailan abiatutako kanpaina baten baitan kokatzen da: Stop Trans Pathologization: 2012 ekimenaren baitan, alegia. Nazioarteko egitasmo horren asmoa honakoa da: Osasunerako Munduko Erakundeak (OMS) gaixotasun-mentalen zerrenda berrikusi behar duen urtean (2012an, hain zuzen), transexualitatea zerrenda horretatik aska dezan. Testuinguru honetan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide den Gaztegehitu taldeak manifestu hau sinatu du. Gaur transfobiari Ez! oihukatzeko eguna da.Eta EGKtik argi eta ozen oihukatuko dugu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .