TOPAKETA#27UH

TOPAKETA#27UH. Denon artean hiria saretzen.

TOPAKETA#27UH

topaketa#27UH -n parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

Zer da topaketa#27UH?

#27UH hiria diseinatu eta eraikitzeko eredu ezberdinetan interesa daukagun pertsona, kolektibo eta entitate ezberdinen arteko topaketa bat da. Hiria, gizartearen euskarri fisiko bat izanik, gure aniztasun eta pluraltasunaren ispilu izan dadin, non pertsona orok tokia eta ahotsa izango dugun.

Dinamika parte-hartzaile ezberdinez gain, Euskal Herritik proposatzen ari diren eta ildo honetan lan egiten duten proiektu eta ekimen ezberdinen erakusketa bat egingo dugu.

Zergatik?

Hirigintzak, “teknika neutro” baten itxuraren atzean ezkutaturik, pertsonen gain duen eragina ezezagutzen delako. Eta bereziki, eredu hau eraldatu beharrean sinesten dugulako, gizarteak zeregin bereizgarria duen eredu parte hartzaile baterantz bideratuz.

Zertarako?

Topaketa honen helburua gaur egungo hirigintza eredua hausnartu eta beraren inguru eztabaidatzea da, baina batez ere, helburu nagusia pertsona, kolektibo eta eragile ezberdinok elkar ezagutu, interes eta nahiak elkarbanatu eta sare bat osatu dezagun leku bat erraztu nahi dugu, egiten ari garen lana eta egiteke daukaguna ezagutuz.Z

Zer egingo da?

10.30-11.00 / aurkezpena

11.00-14.30 / OPENSPACE

“Nola eratu hirigintza barneratzailearen alde elkarlanean arituko den sare bat”

14.30-15.00 / bazkaria

15.00-18.00 / caféMAPPING

“eragile konstelazioa” eta “desioen mapa”

  • Noiz? Urriaren 27an, goizeko 10.30etatik arratsaldeko 18.00ak aldera arte. Bazkaria egongo da, arrazoizko prezio batean.
  • Non? HARROBIA-n, Novia Salcedo Fundazioak kudeatutako gizarte-ekintzaileen gunean. San Frantzisko auzoko Harrobia plazan, Bilbon.

 

sustatzailea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK).

antolatzailea: hainbat pertsona, kolektibo eta ekimen.

laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Novia Salcedo Fundazioa.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .