Gazteak eta Bakea liburua webgunean! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Memoriaren Egunean Nazioarteko Kongresu baten egongo gara Bartzelonan

05/11/2018

Memoriaren Egunaren omenez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Nazioarteko Kongresu baten parte hartuko du Bartzelonan azaroaren 8tik 10era bakea eta bizikidetza lan-arloan gazteekin egindako lana aurkezteko. Heziketa moralaren gaia jorratuz, EGK-k urte hauetan zehar bake lan-arloan diseinatu eta aurrera eraman dituen proiektu, dinamika eta esperientziez hitz egiteko aukera izango du. Zein motatako ekintza eta espazioak bultzatzen …

Seguir leyendo…

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

31/10/2018

Diru-iturrien % 30 bideratu behar da etxebizitza gastuetara gehienez. Eta kopuru hori % 40ra iristean gain-esfortzu ekonomikoa kontsideratzen da. Ez da guk Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) atera dugun ondorioa. Ez da gure lantaldeak egindako proposamen bat. Ezta gazte-elkarte askok aldarrikatzen duten zifra. Aditu askok zehaztutako ehunekoa da. Hori horrela bada, zergatik dago errealitatea gomendio horretatik hain urruti? …

Seguir leyendo…

Zergatik izan boluntario? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zergatik izan boluntario?

26/09/2018

Ezjakintasun edo informazio faltagatik aurreiritzi asko sor daitezke. Eta boluntariotzarekin ez da salbuespena. Askotan uste dugu ez dugula gaitasun edo formakuntza nahikorik besteei laguntzeko; batzuetan banaka gure gizarte globalizatu honetan aldaketak egitea zaila dela botatzen dugu; besteetan gutxi irabazten dela pentsatzen dugu –eta ez, ez da horrela–; sarritan denbora falta argudiatzen dugu egitasmoren batean ez …

Seguir leyendo…

EGK-k gazteen kezkak, interesak, proposamenak, beharrak eta arazoak azaldu dizkio lehendakariari

Gazteen kezkak, interesak, beharrak, arazoak eta proposamenak azaldu dizkiogu lehendakariari

18/09/2018

Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin bildu gara Lehendakaritzan Ordubeteko bileran, lan arloetan jorratzen ditugun gaiak aztertu dira: etxebizitza, enplegua, hezkuntza, berdintasuna, parte-hartzea eta bakea eta bizikidetza Gasteiz, 2018ko irailaren 18a. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako …

Seguir leyendo…

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu - Gazteberri Aldizkaria

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu

29/08/2018

Askotan hitz egiten da gazteon parte-hartzeari buruz. Eta hori, hotzean, ona da. Hori bai, oso garrantzitsua da nola, noiz eta zertarako lantzen den gaia. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) beti aldarrikatzen dugu gazteon ahotsa entzun behar dela. Are gehiago politika publikoen diseinuan, hauek benetako beharrei erantzun diezaieten. 2014an kaleratu genuen “Gazteak eta parte-hartzea” ikerketan adierazi genuen …

Seguir leyendo…

Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartearen unea da - Gazteberri aldizkaria
Aniztasuna berezko dugula azpimarratu eta onarpenetik aldekotasunerako pausua emateko ordua da

Aniztasuna berezko dugula azpimarratu eta onarpenetik aldekotasunerako pausua emateko ordua da

29/06/2018

Ekainaren 28a Sexu-askatasunaren nazioarteko eguna da eta Euskadin zehar hainbat eragilek eta taldek ekintzak antolatu dituzte, besteak beste: manifestazioak, hitzaldiak edo bideo-proiekzioak. Ukaezina da azken hamarkada hauetan hainbat pausu eman direla, baina beste hainbeste daude egiteko. Horietako bat, oso garrantzitsua, pasa den astean Munduko Osasun Erakundeak hartutako erabakia. Urte luzez, transexualitatea gaixotasun kontsideratu du. Zorionez, …

Seguir leyendo…

Gazteon presentzia bermatuko duten espazioak sortu behar ditugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten espazio eta guneak sortu behar ditugu

30/04/2018

Zoritxarrez, Euskal Herria gris kolorekoa izan da urte luzez. Gris kolorea gatazka politikoan eta sufrimenduan oinarrituta. Gatazkaren ondorioak inguruan izan ditugu behin eta berriz, euskal gizartearen parte bihurtu ziren eta horrek eten bat zabaldu zuen gure artean. Baina, eragile asko izan dira ‘gris’ horren aurka lan egin dutenak, bakea bermatzearen alde lan handia egin dutenak. …

Seguir leyendo…

Saharako bidaian landutakoa jakin nahi? Martxoak 21 Gasteizen zita! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Sahara-Euskadi: gazteon antzeko beharrak

03/04/2018

Egun gazteon egoera nahiko genukeena ez dela argi dago. Eta ez soilik hemen. 2017ko urrian Saharara egindako bidaian lehen eskutik ikusi ahal izan genuen, zoritxarrez, bertan ere lan asko dagoela egiteko. Are gehiago Saharak azken mende eta hamarkadetan izandako aldaketa guztiak kontuan izanda. Egoera hori dela-eta, hainbat herrialderen laguntza jaso dute eta zehazki, Euskal Herriak, …

Seguir leyendo…

Prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugu

“Gazteok sufritzen dugun prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugu”

07/03/2018

2016ko lan istripuen %14,8a gazteek izan zituzten, biztanleria okupatuaren %10,4a soilik direnean Lan arriskuen ebaluazioa genero-ikuspegi batetik egitea garrantzitsua eta beharrezkoa da Atzo arratsaldean agerraldia izan genuen Eusko Legebiltzarrean gazteok sufritzen dugun prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugula salatzeko. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, eta Joseba Bergaretxek, Enplegu eta Etxebizitza teknikariak, prekarietate egoera salatu …

Seguir leyendo…