grupo de trabajo de Igualdad

Zer duzu zuk esateko Berdintasunari buruz? Zatoz Gaur8 lantaldera!

31/01/2018

Eta zuk, zer duzu esateko Berdintasunari buruz? Hainbat izan ziren EGK-ko berdintasunaren lan-arloak 2017an eginiko lanak: Sexualitatearen Koloreak gida, ‘Berdintasun ezari… #GukEzetz!’ RECacciona bideo lehiaketa, Indarkeria Matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloak, Gune Anitza zigilua… Horiek guztiak ez lirateke aurrera aterako Gaur8ko lantaldearen ekarpen eta proposamenen laguntzarik gabe. Zentzu honetan, aurten ere, Gaur8ko lantaldea EGK-ko berdintasun …

Seguir leyendo…

Indarkeria Matxista: egoeraren azterketa eta gazteon eskaerak

Indarkeria Matxista: egoeraren azterketa eta gazteon eskaerak

29/11/2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urtean zehar Indarkeria Matxistari buruz egindako lanaren ondorioak aurkeztu ditu gaur goizean. Maialen Olabe, EGK-ko presidenteak, eta Norma Ageitos, EGK-ko Berdintasun teknikariak, egindako agerraldian Berdintasun lan-arlotik Indarkeria Matxista eta honen eraginei aurre egiteko gidatutako bi proiektu eta hauen emaitzak aurkeztu dituzte: alde batetik, Indarkeria Matxistaren salaketarako protokolo publikoa; eta, bestetik, ‘Indarkeria …

Seguir leyendo…

Donostiako Udalarekin hitzarmena sinatu dugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Donostiako Udalarekin hitzarmena sinatu dugu

24/11/2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Donostiako Udaleko Gazteria sailak sinatutako hitzarmena aurkeztu dugu gaur hedabideen aurrean egindako prentsaurrekoan. Ekitaldian Martin Ibabe, Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzia,  eta Maialen Olabe, EGK-ko presidentea izan dira. Hemen duzu sareetan egin dugun unean uneko jarraipena. Ibabek adierazi du hitzarmen hau Gazteria Sailaren 2017-2020 tarterako Plan …

Seguir leyendo…

Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera!

06/11/2017

Ekainean ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu genuen. Honetan, gazte anonimoek, elkarteek eta hainbat gizarte eragilek Indarkeria Matxistarekiko errefusa eta honen aurka lan egiteko proposamenak islatu zituzten. Indarkeria Matxistaren gaia lantzeko EGK-k duen aurtengo erronka ez da hor bukatzen, ordea. Hurrengo azaroaren 22an UPV/EHUko Donostiako campusean zehar egongo gara gazteon Indarkeria Matxistari buruzko diskurtsoa jaso eta …

Seguir leyendo…

Indarkeria Matxistari… #GukEzetz! kanpaina aurkeztu dugu Donostiako Indarkeria Matxista nerabezaroan jardunaldian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

EGK-k ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu du ‘Indarkeria Matxista nerabezaroan’ jardunaldian

26/10/2017

Atzo, urriak 25, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ‘Indarkeria Matxista Nerabezaroan. Nola bizi dute eta aurre egiteko baliabideak’ izenpean Donostiko Udalak San Telmo museoan burutu zuen jardunaldian ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu zuen esku-hartze eredu desberdin gisa. Jardunaldiaren helburua nerabe eta gazteok bizi dugun Indarkeria Matxistaren errealitatea era sakonean ezagutu eta horretarako beharrezkoak diren zerbitzu eta …

Seguir leyendo…

Udan, jai giroan, oporretan. Uneoro eta ozen #GukEzetz - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Udan, jai giroan, oporretan. Uneoro eta ozen #GukEzetz

07/07/2017

Uda iritsi zen orain dela pare bat aste eta horrekin aisialdirako denbora gehiago: kontzertuak,  oporrak, txangoak, herri eta hiri askotan jaiak edo musika jaialdiak. Aukerak ez dira gutxi. Jada guztiz sartuak gaude  jai giroan. Hainbat jai, hainbat giro. Esaterako, sanferminak Iruñan eta BBK Live musikaldia Kobetamendin. Helburua beti berdina: ondo pasatzea. Eta hor, zoritxarrez oraindik, …

Seguir leyendo…

Guk Ezetz jardunaldia #GukEzetz - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Guk Ezetz jardunaldia: Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina eta sari-banaketa

30/06/2017

Atzo arratsaldean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Guk Ezetz jardunaldia eta bere baitan RECacciona bideo lehiaketako sari banaketa aurrera eraman eta Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpaina aurkeztu zuen. Zergatik #GukEzetz kanpaina? 2015ean Berdintasun diagnosiak EGKren egoera eta berdintasun teknikariaren beharra mahai-gainean jarri zuen. Lan-arloa berreskuratu eta martxan jarri ostean emaitzak segituan iritsi dira: Berdintasun planaren diseinua eta …

Seguir leyendo…

Ekainaren 29an #GukEzetz ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu - EGK

Ekainaren 29an #GukEzetz ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu

22/06/2017

Azken hilabeteotan Berdintasun eza landu nahi izan dugu EGKtik #GukEzetz traolan batu ditugun proiektuen bidez. Lehenik, zuen iritzia jaso RECacciona bideo lehiaketaren bidez. Bigarrenik, Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina abiatu gazteon postura argi utzi eta gizarte bezala erantzun bat emateko. Eta bien aurkezpen ekitaldia antolatu dugu ekainaren 29an arratsaldeko 17:15ean Azkuna Zentroaren Bastida aretoan (Arrikibar Plaza, …

Seguir leyendo…

Antiguako Talde Feminista Berdintasun ezari... #GukEzetz lehiaketako garaile

Antiguako Talde Feminista Berdintasun ezari… #GukEzetz lehiaketako garaile

16/06/2017

2016ko ekainean Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak onartu genituen. Ordutik, zoritxarrez, hamaika aldiz aktibatu ditugu. Hori ikusita, aurtengo RECacciona bideo lehiaketa Berdintasun lan-arloarekin lotu genuen, Berdintasun ezari… #GukEzetz! Erantzuteko. Aurkeztutako partaideetatik garailea Antiguako Talde Feminista izan da Gu feministak gara, zu zergatik ez? bideoarekin. Jakinarazi digutenagatik, 1000€-ko saria “auzo mailako talde feminista bezala …

Seguir leyendo…

Epea luzatu dugu! Berdintasun ezari… #GukEzetz RECacciona - EGK

Epea luzatu dugu! Berdintasun ezari… #GukEzetz RECacciona bideo lehiaketa

02/06/2017

Nolako urrun gaude oraindik emakume eta gizonen arteko berdintasun errealetik? Zer arazori egin behar diegu aurre? Nola eraiki dezakegu egunero gazte eta gizarte bezala berdintasuna? Zeintzuk dira erronka nagusiak? Hauetarikoren bat bururatu izan bazaizu, baliteke “RECacciona. Berdintasun ezari… #GukEzetz” lelopean antolatu dugun lehiaketa zure interesekoa izatea. Gazteok berdintasun ikuspegitik bizi dugun egoerari buruz eztabaida sustatu …

Seguir leyendo…