Euskararen normalizaziorako pausuak emateko unea da - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Euskararen normalizaziorako pausuak emateko unea da

24/04/2019

Garestik atera zen apirilaren 4an eta hamaika egunez hainbat hiri eta herri igaro ditu euskararen aldeko deia zabalduz, ‘Aro berriari Klika!’ egiteko deia eginez. Ez da lehena eta jada gutxi gehiago dago esateko Korrikari buruz. Balorazioak ere mordoak egin dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarentzat (EGK) sekulako aukera izan zen Bilboko lehen kilometroaren lekukoa eramatea. Keinua sinbolikoa …

Seguir leyendo…

Etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzeko ordua da - Gazteberri Aldizkaria

Etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzeko ordua da

27/03/2019

Bizitza-proiektu autonomoa egin ahal izatea oinarrizko nahietako bat da emantzipazioa. Batzuek lehenago eta besteek beranduago. Batzuek hemen eta besteek han. Bakarrik ala beste pertsonaren batekin. Egia da xehetasunak aldatzen direla pertsonaren arabera, baina oinarrian badaude hainbat antzekotasun. Horietako bi dira enplegua eta etxebizitza. Argi dago ereduak mordoa direla, ia pertsonako bat. Baina kontzeptu edo nahi …

Seguir leyendo…

“Iragan Hurbilaren Memoria eta Giza Eskubideak” lantzeko gazteen testigantzekin bideo bat atera dugu! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Etika eta giza eskubideez ikasteko hausnarketa eta lanketa beharrezkoak dira

27/02/2019

Giza eskubideen ikuspuntua indartzea oso garrantzitsua da eta gure egunerokoan zeharkako balore bezala txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako, beste hainbat kasutan bezala, hezkuntzak eta lehen eskutik bizitako esperientziak eragin handia izan dezakete. Bakoitzak ulertu eta bizi ondoren hausnarketak sakonagoak izan daitezkeelako, uste eta iritzietatik abiatu beharrean errealitate batetik abiatzen delako. Zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak …

Seguir leyendo…

2019rako gazteoi bideratutako politiketan kontuan izateko hainbat kontu

2019rako gazteoi bideratutako politiketan kontuan izateko hainbat kontu

07/01/2019

Egunak eta hilabeteak pasatzen joan dira eta ia konturatu gabe 2018a amaitu zaigu. Ohikoa da atzera begiratu eta gertatutakoaren balantzea egitea, ezarritakoa bete den ala ez ebaluatu eta etorkizunari begira zer geratzen den ezartzeko. Behinik behin lan kontuetan. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) hala pasa ditugu azken asteak, administrazio ezberdinekin ditugun hitzarmenei begira memoriak entregatzeko. Hori …

Seguir leyendo…

Politika publikoek guztion ongizatea bermatzen dutela lortzea guztion ardura da

28/11/2018

Askotan aipatu dugu egun gazteon bizi-proiektua hipotekatzen ari garela gizarte bezala. Eskainitako enpleguak eta hauen kalitatea ez dira ez nahi eta ez merezi ditugunak eta hainbatetan eskatu dugu kontratu duinak izatea, kontratuek behar duten bezala kotizatzea eta beka edo praktikak ez erabiltzea lanpostuak betetzeko. Izan ere, azken bi hauek, zoritxarrez, askotan zehaztuak ez dauden helburuetarako …

Seguir leyendo…

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

31/10/2018

Diru-iturrien % 30 bideratu behar da etxebizitza gastuetara gehienez. Eta kopuru hori % 40ra iristean gain-esfortzu ekonomikoa kontsideratzen da. Ez da guk Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) atera dugun ondorioa. Ez da gure lantaldeak egindako proposamen bat. Ezta gazte-elkarte askok aldarrikatzen duten zifra. Aditu askok zehaztutako ehunekoa da. Hori horrela bada, zergatik dago errealitatea gomendio horretatik hain urruti? …

Seguir leyendo…

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu - Gazteberri Aldizkaria

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu

29/08/2018

Askotan hitz egiten da gazteon parte-hartzeari buruz. Eta hori, hotzean, ona da. Hori bai, oso garrantzitsua da nola, noiz eta zertarako lantzen den gaia. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) beti aldarrikatzen dugu gazteon ahotsa entzun behar dela. Are gehiago politika publikoen diseinuan, hauek benetako beharrei erantzun diezaieten. 2014an kaleratu genuen “Gazteak eta parte-hartzea” ikerketan adierazi genuen …

Seguir leyendo…

Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartearen unea da - Gazteberri aldizkaria
Gazteon presentzia bermatuko duten espazioak sortu behar ditugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten espazio eta guneak sortu behar ditugu

30/04/2018

Zoritxarrez, Euskal Herria gris kolorekoa izan da urte luzez. Gris kolorea gatazka politikoan eta sufrimenduan oinarrituta. Gatazkaren ondorioak inguruan izan ditugu behin eta berriz, euskal gizartearen parte bihurtu ziren eta horrek eten bat zabaldu zuen gure artean. Baina, eragile asko izan dira ‘gris’ horren aurka lan egin dutenak, bakea bermatzearen alde lan handia egin dutenak. …

Seguir leyendo…

Saharako bidaian landutakoa jakin nahi? Martxoak 21 Gasteizen zita! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Sahara-Euskadi: gazteon antzeko beharrak

03/04/2018

Egun gazteon egoera nahiko genukeena ez dela argi dago. Eta ez soilik hemen. 2017ko urrian Saharara egindako bidaian lehen eskutik ikusi ahal izan genuen, zoritxarrez, bertan ere lan asko dagoela egiteko. Are gehiago Saharak azken mende eta hamarkadetan izandako aldaketa guztiak kontuan izanda. Egoera hori dela-eta, hainbat herrialderen laguntza jaso dute eta zehazki, Euskal Herriak, …

Seguir leyendo…