Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da

31/10/2018

Diru-iturrien % 30 bideratu behar da etxebizitza gastuetara gehienez. Eta kopuru hori % 40ra iristean gain-esfortzu ekonomikoa kontsideratzen da. Ez da guk Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) atera dugun ondorioa. Ez da gure lantaldeak egindako proposamen bat. Ezta gazte-elkarte askok aldarrikatzen duten zifra. Aditu askok zehaztutako ehunekoa da. Hori horrela bada, zergatik dago errealitatea gomendio horretatik hain urruti? …

Seguir leyendo…

Zergatik izan boluntario? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zergatik izan boluntario?

26/09/2018

Ezjakintasun edo informazio faltagatik aurreiritzi asko sor daitezke. Eta boluntariotzarekin ez da salbuespena. Askotan uste dugu ez dugula gaitasun edo formakuntza nahikorik besteei laguntzeko; batzuetan banaka gure gizarte globalizatu honetan aldaketak egitea zaila dela botatzen dugu; besteetan gutxi irabazten dela pentsatzen dugu –eta ez, ez da horrela–; sarritan denbora falta argudiatzen dugu egitasmoren batean ez …

Seguir leyendo…

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu - Gazteberri Aldizkaria

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu

29/08/2018

Askotan hitz egiten da gazteon parte-hartzeari buruz. Eta hori, hotzean, ona da. Hori bai, oso garrantzitsua da nola, noiz eta zertarako lantzen den gaia. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) beti aldarrikatzen dugu gazteon ahotsa entzun behar dela. Are gehiago politika publikoen diseinuan, hauek benetako beharrei erantzun diezaieten. 2014an kaleratu genuen “Gazteak eta parte-hartzea” ikerketan adierazi genuen …

Seguir leyendo…

Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartearen unea da - Gazteberri aldizkaria
Aniztasuna berezko dugula azpimarratu eta onarpenetik aldekotasunerako pausua emateko ordua da

Aniztasuna berezko dugula azpimarratu eta onarpenetik aldekotasunerako pausua emateko ordua da

29/06/2018

Ekainaren 28a Sexu-askatasunaren nazioarteko eguna da eta Euskadin zehar hainbat eragilek eta taldek ekintzak antolatu dituzte, besteak beste: manifestazioak, hitzaldiak edo bideo-proiekzioak. Ukaezina da azken hamarkada hauetan hainbat pausu eman direla, baina beste hainbeste daude egiteko. Horietako bat, oso garrantzitsua, pasa den astean Munduko Osasun Erakundeak hartutako erabakia. Urte luzez, transexualitatea gaixotasun kontsideratu du. Zorionez, …

Seguir leyendo…

Gazteon presentzia bermatuko duten espazioak sortu behar ditugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten espazio eta guneak sortu behar ditugu

30/04/2018

Zoritxarrez, Euskal Herria gris kolorekoa izan da urte luzez. Gris kolorea gatazka politikoan eta sufrimenduan oinarrituta. Gatazkaren ondorioak inguruan izan ditugu behin eta berriz, euskal gizartearen parte bihurtu ziren eta horrek eten bat zabaldu zuen gure artean. Baina, eragile asko izan dira ‘gris’ horren aurka lan egin dutenak, bakea bermatzearen alde lan handia egin dutenak. …

Seguir leyendo…

2018ko martxoan Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, Gazteberri aldizkarian idatzitako iritzi-artikuluaren argazkia

Zer gertatuko litzateke gizarteak bere osotasunean Aniztasunaren aldekotasuna erakutsiko balu?

01/03/2018

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea aldarrikatu eta sustatzen dugu. Eguneroko bizitzan. Lanean. Aisialdian. Bakoitzak norbanako bezala bere inguru eta eremuetan, elkarte eta eragileek ohiko funtzionamenduan eta gizarteko edozein esparrutan. Hezkuntzan txiki-txikitatik Aniztasunaren aldekotasun jarrera bultzatuz. Elkarrekin bizitzea posible delako, hala izatea nahi dugulako eta positibotzat jotzen dugulako. Eta ez da azken boladako kontua. …

Seguir leyendo…