#SOSgazte atzerriratuak. Bidali zure postala! - EGK

#SOSgazte atzerriratuak. Bidali zure postala!

#SOSgazte atzerriratuak. Bidali zure postala! Aukera ezak bultzatuta atzerrira lan bila joatea pentsatzen ari al zara? Joan zinen… eta itzuli zara? Zure koadrila desegituratzen ari da? Kanpora joateko etengabeko gonbidapenek molestatzen al zaituzte? Edo, besterik gabe, gazteon lan-erbesteratzeak kezkatzen al zaitu? Orduan… sar zaitez www.sosgazteak.org blog berrian eta bidali zure postala! Twitterren #sosgazte etiketa erabili dezakezu ere.

Ez izan lotsarik, ahalik eta ahots gehien bildu nahi ditugu. Zure iritzia jakin nahi dugu, kexa edo proposamenak batu. Jarraian administrazio eta arduradun politikoei helarazteko. Egungo gazteok zuzenki kaltetzengaituen gaia gizarteratzera goaz. Animatuko zara?

Edozein zalantza izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikoan edo telefono bidez

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.