SOS Arriaga

SOS ARRIAGA! Parke baten defentsa baino gehiago

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bat egin du SOS Arriaga plataformarekin, Gasteizko parke handienaren defentsan. Hiriko birika honen gainean, Udaletxeak bus geltokia eraiki nahi du, eta ondoren, Industria Ministeritzak tren geltokia eraikiko du ere, Abiadura Handiko Trena (AHT) bertako lurrazpitik pasako delako. Plan hauek guztien aurrean, elkarte, alderdi eta sindikatuak biltzen dituen plataforma indartsu hau kalera irtengo da berriz ere, alternatibak eskatzeko. Bat egingo duzu?

– Manifestazioa, maiatzak 22, larunbata, 19.00etan Bilbao plazatik abiatuta, Ama Birgin Zuriaren plazaraino.  (Deialdia irakurri).

Jokoan, 40.000 m2 berde baino gehiago dago: eredu jasangarri eta iraunkorrago baten eta parte-hartzaileago baten aldarrikapena da.

info gehiagorako bisita ezazu: http://www.sosparquearriaga.es

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .