Sexualitatearen Koloreak gida Legebiltzarrean - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Sexualitatearen Koloreak Legebiltzarrean

  • Maialen Olabe, EGK-ko presidentak, eta Norma Ageitosek, EGK-ko Berdintasun teknikariak, martxoan kaleratutako gida aurkeztu diete Legebiltzarkideei

  • Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea eskatu dute eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratu

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Eusko Legebiltzarrean izan da gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean egin genuen proiektua aurkezteko. Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, eta Norma Ageitosek, EGK-ko Berdintasun teknikariak, egin dute agerraldian gidaren nondik norakoak, helburuak eta ideia nagusiak azaldu dizkiete. Sexualitatearen Koloreak Legebiltzarrean nola izan den jakin nahi? Twitterrean unean uneko jarraipena egin diogu. Laster, Irekian agerraldiaren bideoa jarriko dute. Daukagunean helaraziko dizugu! Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean emandako azalpenetan Olabek azpimarratu du Sexualitatearen Koloreak gidaren abiapuntua “aniztasunaren kontzeptua LGTBI+ kolektibotik haratago identifikatzea” dela. “Aniztasuna zeharkako balore gisa ulertu behar da eta identitate, izaera eta orientazio eredu guztiak berdintasun egoera batean eta onarpenaren ikuspegitik mahai-gaineratu”, adierazi du EGK-ko presidentak. Horretaz gain, Olabek azaldu duenez, gidaren helburua “informazio eta baliabide ulergarriak gazteen esku ezartzea da, eta horretarako baliabide teoriko nahiz praktikoak, hala nola, intereseko hainbat material zein gune ere jaso ditugu”.

Sexualitateren Koloreak gidaren edukia

Agerraldian, Ageitosek legebiltzarkideei lanean jarraitzeko eskatu die: “LGTBI+fobia errealitatea da oraindik eta honi erantzuna ematen lehenak administrazioak izan beharko lirateke”. Zentzu horretan, Olabek gehitu du “LGTBI+ kolektiboarekiko tolerantziarekin ez da nahikoa. Errespetua, elkarrekikotasuna eta onarpena oinarri dituen gizarte bat nahi dugu, gazteok ez baitugu ‘garen modukoak izateko baimena’ izan nahi, ‘garen modukoak izatea’ positibotzat jo dadin nahi dugu”. Horretarako gako batzuk ere plazaratu ditu EGK-ko Berdintasun teknikariak. “Egun dauden neurriak betetzea, jada dauden programak eta proiektuak indartzea eta LGTBI+ kolektiboa ahalduntzea”. Eta kolektiboa ahalduntzeko hezkuntzak balio estrategikoa duela gaineratu du, . hezkuntza etorkizuneko hiritarrak eraikitzen joateko espazioa da-eta. Martxoan aurkeztutako gida irakurri nahi baduzu PDF honetan duzu eskuragai. Lasai asko jaitsi eta elkarbana ezazu. Txostenaz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, hemen duzu eguneko albistea, aurkezpen ekitaldiko argazki-galeria eta prentsara bidali genuen prentsa-dosierra. [PDF] Sexualitatearen Koloreak gidaZer iruditu zaizu? Berdintasun lan-arlotik gidatutako proiektu gustukoa izan duzu? Edonolako ekarpen, proposamen, ideia, burutazio edo dena delakorik izanez gero ez izan lotsarik eta idatzi berdintasuna@egk.org helbide elektronikora edo deitu gure bulegoetara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.