Sexualitatearen Koloreak gida aurkeztu dugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

‘Sexualitatearen Koloreak’ gida aurkeztu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Sexualitatearen Koloreak gida aurkeztu zuen atzo Euskalduna Jauregian egindako saio bikoitzean. Berdintasun lan-arlotik gidatuta, Gaur8 lantaldearen laguntzaz egina eta Aldarte, Bizigay, Gehitu, La Liga LGTB de EHU, Errespetuz eta Chrysallis Euskal Herria elkarteen lankidetzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen markoan burutako proiektuetako bat da. Aurrez, 2016an zehar Aniztasuna lantzeko gida batek beharrezko izango lituzkeen gazte ikuspegiko osagaiak identifikatu, eragileekin harremanetan ezarri eta gida errealitate bilakatzeko pausoak eman ziren.

Goizeko saioan hitza hartu zuten Maitane Leizaolak, Bizkaiko Behatokiaren zuzendariak; María Guijarro, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendari nagusiak; eta Maialen Olabek, EGK-ko presidentak. Hitzaldien ostean, Norma Ageitosek, EGK-ko Berdintasun teknikariak, Bizkaiko Lurralde Historikoan lan egiten duten teknikariei zuzendutako mintegia eskaini zuen. Gidan azaltzen den informazio eta materialaren errepasoa egiteaz gain, azalpen teoriko zabalagoa eman zuen. Atzo egindako eguneko jarraipena esteka honetan ikus dezakezu edo #SexualitatearenKoloreak traola bilatuz sare sozialetan

 

Era berean, arratsaldeko saioan EGK-k mintegia gaian interesatuak zeuden gazteei bideratu zien. Gidaren azalpena egin zen eta terminologia edo metodologia bezala alorrak ere landu ziren, baina batik bat dinamika parte-hartzaileak bultzatu ziren. Elkarrizketetan bildutako egoerak planteatuz, horien aurrean izandako egoera azalduz eta ahulezi eta indarguneak detektatuz. Hau da, nola jokatu behar den, zein izan behar den jarrera eta, batez ere, nolakoa izan behar den aholkularitza.

Zer dio Sexualitatean Koloreak Gidak?

Ziurrenik zure buruari galdetuko zenion jada zer dioen ‘Sexualitatearen Koloreak’ gidak. Aniztasuna balorean jarri da eta zeharkako bilakatzeko hezkuntzako hainbat esparrutan dauden baliabideak ezagutarazi nahi dituen material praktiko eta teorikoa da. Era berean, identifikatu diren erronka nagusiak bildu dira. Txostena irakurri aurretik lehen ideia bat egin nahi baduzu, hemen duzu hedabideetara bidalitako prentsa-dosierra eta jardunaldiko triptikoa.
Sexualitatearen Koloreak gida

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gida egiten lagundu gaituzten pertsona eta elkarte guztiei. Bai planteatutako erantzuten eta bai euren bizipen eta testigantzak elkarbanatuz, ekarpen horiek gabe ‘Sexualitatearen Koloreak’ gida ez zen posible izango. Eta, nola ez, mila esker atzoko jardunaldian goizez edo arratsaldez izan zinetenoi. Edozein kontsulta izanez gero ez izan zalantzarik eta idatzi berdintasuna@egk.org helbide elektronikora

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .