SexBerdin Hiruburuaren ondorioak badaude! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

SexBerdin Hiruburuaren ondorioak badaude!

Irailaren 27an Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak  (EGK) eta Gasteizko Udalak SexBerdin Hiruburua ospatu zuten. Ordutik, lortutako galdera, iradokizun eta proposamenen lanketan aritu da EGK. Jarraian dituzu SexBerdin Hiruburuaren ondorioak!

Eztabaida-dinamika hau LGTBI+ gazte kolektiboaren egoeraren hobekuntzarako proposamenak lortzeko antolatu zen. Bertan politikari, teknikari eta gazteok bildu ginen gizarte mailan kolektiboaren ongizatea ziurtatzeko dauden erronkak identifikatzeko.

Bi orduz izandako ideien elkartrukearen fruituak laburbildu ostean, gaur ondorio txosten honen bitartez ezagutzera ematen dira!

Proposatutako ideiak ezagutu nahi badituzu, zure testuinguruko errealitatearekin alderatu nahi baduzu edo egun hartan egindako zure ekarpenen ondorioak ikusi nahi badituzu, hemen duzu aukera:

SexBerdin Hiruburuan egindako ebaluazioa eta ostean ateratako proposamenak

Zer iruditu zaizu? Edozein ekarpen izanez gero, zerbait ahaztu dugula iruditzen bazaizu edo dena delakoagatik, idatz iezaguzu berdintasuna@egk.org helbide elektronikora.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .