Sexberdin Hiruburua - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Badator SexBerdin Hiruburua. Eman izena!

Irailaren 27an LGTBI+ gazte kolektiboaren egoera, zailtasun eta erronketan zentratuz lanketa bat burutuko dugu SexBerdin Hiruburua ekimenaren bitartez. Hiruburua hiru protagonista elkartzen dituen eztabaida-dinamika da: politikariak, teknikariak eta gazteak. Hauetan, gazteontzat interesgarriak diren gaien gainean eztabaidatzen da, hobekuntza proposamenak helburu izanik. Gasteizko Udalaren testuinguru konkretura moldaturik, LGTBI+ gazte kolektiboak bizi duen egoeratik abiatuko gara eztabaidaren bitartez teknikari, politikari zein gazteok egun bizi dituen zailtasun eta erronka nagusiak identifikatzeko. Azken helburua udalaren ekite-mailara egokitutako proposamenak eraikitzea da.

Informazio Kartela

16-30 urte bitarte badituzu eta Aniztasuna gizarteak lantzeko erronka gisa identifikatzen baduzu, Hiruburu hau zuretzat egina dago! Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.