SexBerdin Hiruburua Gasteizen - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

SexBerdin Hiruburua Gasteizen

Gazteak, teknikariak eta politikariak elkarrizketan aritu ziren atzo SexBerdin Hiruburua Gasteizen egin genuen, El Pilar gizarte etxean. EGK-ko Berdintasun lan-arloak, besteak beste, Aniztasunaren erronka lantzen du eta atzo LGTBI+kolektiboaren eta espreski gazteen egoera aztertzeko Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako eztabaida-dinamika lan-ildo horren barnean koka genezake. Zer eztabaidatu genuen? Gasteizko Udalak LGTBI+ kolektiboari bideratuta martxan jarritako hainbat proiektu eta programa, baita Euskadi mailan burutzen diren neurriak ere, izan ziren abiapuntua bertaratu ginen politikari, teknikari eta gazteontzat. Lehenik, Maria Alvarez ikerlariak Euskadin dagoen irakasleriaren formakuntza jarraituaren egoeraren berri eman digu, azpimarratuz ez dela gehiengoaren aukera bat aniztasunari dagokion formakuntza eskaintza ildoa. Gainera, baieztatu zuen baita ere formakuntza honek benetan ikasleriak dituen beharrei erantzuten dion ala ez pentsatzeko beharra dagoela. Honetaz gain, Gasteizko egoera konkretuaren berri izan dugu, lehenik, Aldarte Kualitate taldea LGTBI+ kolektiboari buruz egiten ari den diagnosi prozesuaren berri izanik eta, bigarrenik, Gasteizko Udalaren Asexoriaren aniztasunarekiko arretarako pauso egokiei buruzko gogoeta izanik. Hiru galdera izan dira eztabaidarako gai nagusien abiapuntu:
  • Zein da egun Aniztasunari buruzko egoera hezkuntzan?
  • Zeintzuk dira LGTBI+ kolektiboaren zailtasun nagusiak Gasteizen?
  • Zein da LGTBI+ kolektiboaren eta Aniztasunaren elkartegintza egoera eta nola hobetu daiteke?
Bi orduz egoeraren ezagutza, analisia eta honi buruzko eztabaida izan dira batu ziren parte-hartzaileen erronka eta orain, data pasata, lortutako ondorioak lantzea eta hauetan jasotzen diren proposamenak udalari helaraztea da egitekoa. Kolektiboaren egoeraren hobekuntzak aurrera egin dezan eta eskubide eta askatasun Berdintasuna errealitatea izan dadin. Berriro ere, eskerrak eman nahi dizkiegu SexBerdin Hiruburu hau posible egin duten guztiei. Zer iruditu zaizu jardunaldia? Edozein ekarpen, proposamen edo galdera izanes gero idatz iezaguzu berdintasuna@egk.org helbidera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.