Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldiko ondorioak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

“Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldiko ondorioak

“Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldiko ondorioak eskura! Martxoa amaieran, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin batera, Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea jardunaldia burutu genuen Gasteizen. Jardunaldiaren helburua nagusia Saharar gazteria eta Euskadiko gazteriaren esperientzia-elkartrukea egitea izan zen, gizartean gazteen parte hartzea handiagoa izatea lagun dezaketen tresnak identifikatzeko. Jardunaldia “Saharako gazteria ahalduntzen” bideoaren proiekzioarekin hasi zen, ondoren gonbidatu berezi batzuekin mahai-inguru bat izan genuen eta azkenik, dinamika parte-hartzaile bat. Egun hartan jorratutako ideiak jasotzen dituen ondorio txosten bat atera dugu. Gehiago jakin nahi? Jo ondorengo estekara!

[PDF] “Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldiko ondorioak

Zer iruditu zaizu Saharako bidaian izandako esperientzia eta Gasteizen egindako jardunaldia laburtzen dituen ondorio-txostena? EGKrentzat oso aberasgarria izan da eta orain zurekin elkarbanatu nahi dugu. Nola ez, edozein ekarpen, zalantza edo proposamen badaukazu idatzi bakea@egk.org helbidera edo deitu 943 42 97 67 zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .