Berdintasun ezari #GukEzetz RECacciona bideo lehiaketa - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Berdintasun ezari… #GukEzetz RECacciona bideo lehiaketa

Nolako urrun gaude oraindik emakume eta gizonen arteko berdintasun errealetik? Zer arazori egin behar diegu aurre? Nola eraiki dezakegu egunero gazte eta gizarte bezala berdintasuna? Zeintzuk dira erronka nagusiak? Hauetarikoren bat bururatu izan bazaizu, baliteke “RECacciona. Berdintasun ezari… #GukEzetz” lelopean antolatu dugun lehiaketa zure interesekoa izatea. Gazteok berdintasun ikuspegitik bizi dugun egoerari buruz eztabaida sustatu nahi dugu, zu bezalako pertsona eta elkarteen artean, sortzen diren ideiak administrazioetara helarazteko.

Zaila da abiapuntua bilatzea. Horregatik, Berdintasun ezari aurre egiteko EGKtik honako galdera hauek botatzen dizkizugu zure garuna martxan jartzeko. Hori bai, planteamendu batzuk besterik ez dira, bideoak gaia eta leloarekin zerikusia duen bitartean ez zaitez moztu

  • Zure ikuspuntutik, Berdintasuna zeharkako balore txertatzeko, egokia al da gaur egun dugun hezkuntza sistema?
  • Zein da gaur egungo gazteen egoera? Berdintasuna nabari ahal duzu zure eguneroko bizitzan?
  • Emakume gazte bezala, zein arazori egin behar diogu aurre Berdintasun ikuspegia kontuan izanda? Eta gizon gazte bezala?
  • Lan munduaren diseinuan, eraikuntzan eta kudeaketan genero ikuspegia txertatzearen beharra argia iruditzen zaizu? Ala egun txertatua dagoela esango zenuke?
  • Kultura eta politika munduan dagokionean, emakumeok tratu eta ikusgaitasun berdina al dugu? Adibidez, kirol munduan, zein desberdintasun nabaritzen dira oraindik?
  • Berdintasunaren ikuspegitik, nola aldatu da gazteon egoera 30 urte hauetan? Hobeto gaude, berdin ala okerrago?
  • LGTBI+ kolektiboaren egoerak bereizketa egoera izaten al dirau? Nola lotzen duzu hau emakume eta gizonen arteko Berdintasunaren lan-ildoarekin?
  • Zeintzuk dira lehen ematen ziren erronkak eta gaur egun sortzen direnak?
  • … eta honen inguruan bururatzen zaizkizun bestelako ideiak.

Berdintasun ezari #Guk ezetz: sariak

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere sariak ikusgarriak dira. Hurrenez hurren, 1.000 eta 400 euro eramango dituzte lehen eta bigarren sarituek gazteon egungo aukera eta erronkekin zerikusia duten proiektuetarako. Partze-hartzea, lan prekarietatea edo hezkuntza eta gazteen harremanalandu genituenean erantzuna sekulakoa izan zen. Espero dugu aurten Berdintasuna jorratzerakoan antzekoa izatea!

Ekainean epaimahai batek sarien irabazleak erabakiko ditu eta sari banaketa antolatuko dugu; Interneten bidez publikoaren saria erabakiko da eta botoa ematen duten guztien artean bidezko merkataritzan gastatzeko 50 euro zozketatuko dira.

Zein diren irizpide, oinarri edo baldintzak? Zer izango dugun kontuan erabakia hartzerakoan? Aurreko urteekiko oso antzekoak.

  • Ez ahaztu izen ematerakoan, gutxienez, taldeak bi pertsonakoak izan behar direla.
  • Adin-tartea, gure ekimen guztietan bezala, 16 eta 30 urte bitartekoa.
  • Bideoak, gehienez, 4 minutu (kareta barne). Formatua? Eragin eta bururatzen zaizun edozer! Bideo-komikia, dokumentala, ikus-entzunezko poesia… eta edozein gailurekin grabatua ere.
  • Euskara eta gaztelaniaz izan daitezke. Hori bai, euskararen presentzia bermatu behar da, azpititulu bidez esaterako.
  • Ekainak 5a arte bidal dezakezu zure bideoa.

Jarraian dituzu oinarriak bere osotasunean. Irakurtzea gomendatzen dizugu.

2017ko RECacciona bideo lehiaketako oinarriak

Izen emateko, sar zaitez formulario honetan.

Edozein zalantza izanez gero idatzi komunika@egk.org edo berdintasuna@egk.org helbide elektronikoetara. Telefonoz kontsulta nahi egin nahi baduzu, deitu 943 42 97 67 / 94 44 36 143 zenbakietara.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .