RECacciona 2014 kartela

RECacciona 2014 lehiaketaren zure bideo gustukoena aukeratu eta 50 euro irabazi!

EGK-k antolatu duen “RECacciona Gazteok enplegu duina!” bideo lehiaketaren azken fasea zabaldu da. RECacciona 2014 lehiaketaren deialdira 9 talde aurkeztu dira eta landu beharreko gaia gazteon lana, baldintzak eta duintasuna izan dira.

Lehiaketaren bigarren saria publikoak aukeratzen du eta, horretarako, Facebookean aplikazio bat sortu dugu: SARTU HEMEN ETA BOZKATU. Botoa ematen duten guztien artean 50 euro zozketatuko dira bidezko merkataritza ala produktu ekologikoetan gastatzeko.

Parte hartzera eta lehiaketa zabaltzera gonbidatzen zaitugu! Kontutan hartuta bozketa astebetez irekita egongo dela (ekainaren 24, asteartea, goizeko 9.30ak arte).

Bestalde, lehiaketaren sari banaketara ere gonbidatzen zaitugu! Donostian egingo duguna ekainaren 26, osteguna, arratsaldeko 18.30etan EGKren egoitzan (Andia kalea 11, nagusia). Bertan sariak emateko, bideoak ikusteko eta luntxa bat hartzeko aukera izango dugu.


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .