RECacciona 2013 laburra

REC sakatu eta parte hartu RECacciona 2013n

Etxean geratzeko garaia baino, kalera atera, parte hartu eta gure harri koskorra jartzeko momentua dela iruditzen zaizu? RECacciona 2013n zure aukera duzu. Ez galdu! Elkarteetan, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, astialdi taldetan, alderdi politikoetan eta gizarte mugimenduetan gazteok egiten dugun lana gauzak aldatzeko ezinbestekoa dela sentitzen al duzu? Har ezazu zure mugikorra edo bideo kamara eta atera kalera! Zuk ere uste duzu pertsona txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten... mundua aldatu dezakegula? Graba ezazu eta helarazi, bada garaia gainerakoek ere ikus dezaten. Kontatu ezazu bideo batean! Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik "RECacciona. Parte hartzeko garaia da!" lehiaketa abiatu dugu. Zure bideoen bitartez, eta zure erara, parte hartzearen garrantzia erakutsi dezazula gustatuko litzaiguke. Gure helburua hauxe da: gure eskubideen jabe eta hiritar aktibo izateko parte hartzeak duen balioa ikustaraztea. Animatzen al zara?
  • Gutxienez bi pertsonaz osatutako taldea osatu.
  • Izen-emate orria bete (irailaren 15a baino lehen) eta kontatu iezaguzu zertan gastatuko zenukeen saria, irabaziz gero.
  • Gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa egin, gai honen inguruan: "RECacciona. Parte hartzeko garaia da!".
  • Youtubera igo ezazu, bidali lotura komunika@egk.eus helbidera eta bidali kopia bat DVDan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gasteizko egoitzara, irailaren 30a baino lehen. eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilura bidali, irailaren 30a baino lehen.

Ezagutu oinarriak eta, badakizu... parte hartzeko garaia da!

Bases concurso de vídeos RECacciona.

RECacciona 2013 kartela

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.