Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bakeolaren eskutik Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan ekitaldia burutuko du. Saioa urriaren 25ean arratsaldeko 18:00etan EGK-ko Bilboko egoitzan izango da, Autonomia kalea, 44 behean. Kokatzeko mapa behar baduzu esteka honetan sar zaitezke.

Ekitaldi honekin Rap-a eta haren balioak suspertu nahi ditugu, harremanetarako eta aisialdirako beste aukera eraikitzaile batzuk daudela ikusarazteko. Horrela, hiriko arteaz baliatuz eta bizikidetzarako klima egoki bat sustatuz, memoriaren inguruko gogoeta bat egingo dugu.

Oraingo honetan bi gonbidatu berezi izango ditugu: AGROARTEko kide den eta Medellineko (Kolonbia) 13. komunan bizi den mutil gazte rapero bat eta Euskadiko neska gazte rapera bat. Ekitaldiaren helburua bi artista hauen esperientzia medio indarkeria eta bizikidetzarekiko ditugun esperientzien gainean gogoeta egitea da.

Ekintza honen beste helburuetako bat kulturartekostasuna lantzea eta sustatzea izango da, Kolonbia eta Euskadiko errealitatearen arteko puntu komunak aztertuko baititugu.

Raperoen lana gertuagotik ezagutu nahi baduzu, esteka hauetan haien bideo batzuk ikus ditzakezu:

Laize

 

Agroarte

Rapa gustuko baduzu eta bake eta bizikidetza gaien gainean gogoeta egin nahi baduzu, animatu eta pasa zaitez hurrengo asteazkenean, urriak 25, EGKtik! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.

Gogoratu! EGK-ko ekintzak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .