EGK gorroto delituen aurka

Protokoloen bigarren hilabetea: indarkeriaz goibeldutako eguna

Hurrengo Protokoloen aktibatzearen berrikuste artikulua ez zegoen hain azkar aurreikusita. Tamalez, errealitateak ez du beste aukerarik uzten, atzo bertan EGK-k jakin izan zuen bezala, bi izan baitira astebukaera honetan eman diren Eraso Matxistak. Alde batetik, emakume gazte bat erasotua izan zen aste bukaera honetan Bilboko Aste Nagusian txosnagunean zegoela. Bestetik, Sopelako aparkaleku batean aurkitzen zen neska gazte britaniar bat ere erasotua izan zen.

Honen berri izanda, ezinbestekoa bilakatzen da ez soilik egoera hauek salatzea eta protokoloen aktibatzea, baita hauez gogoeta egitea eta EGK-tik jada abian jarri diren aldaketarako proiektu desberdinak gogora ekartzea.

Baina lehenik, EGK-k gazte erasotuei bere elkartasuna adierazi nahi die baita bere ausardia txalotu ere salaketa egiteagatik. Hala nola, Txosnagunean emandako erasoaren kasuan, hau geldiaratzera joan zirenen jarrera ere txalotu nahi die. Pertsona hauek argi eta garbi baitutenez, Matxismoa zein LGTBI+fobia guztion ardura baitira.

Protokoloen aktibatzearen zerrenda

Hamabi aldiz aktibatu dira protokoloak uda honetan, kontuan izaten badugu artikulu bikoitz hau. Alegia, bost egunetik behin emakume edo LGTBI+ kolektiboko partaide gazte bat erasotua izan da EGK-k jasotako berrien argitan.

Bestalde, argi ikus daitekeen moduan, ia eraso gehienak emakume gazteenganako erasoak dira, argi badago ere, eraso LGTBI+fobikoen berri gehiago ez izateko hainbat faktore daudela; bai negatiboak, bai positiboak.

Honetaz hain, eraso mota bakoitza bere aldetik aztertuz, esan daiteke badagoela patroi moduko bat. Indarkeria Matxistaren kasuan, azpimarragarria da eraso gehienak jai-giro eta aisiarekin estuki lotuak daudela. Orain dela hilabete planteatzen ziren galderak datoz ezinbestean burura: guztiak balio duelaren kultura ote? Oraindik ere badirauen “Bortxaren kulturaren” ihesbidea eta azalarazteko lekua ote?

Argi utzi nahi da gertatutako eraso guztiak ez zirela bortxak izan, baina bai guztiek  hauek pairatu zituzten emakume gazteen intimitate eta askatasun sexualarekiko errespetu falta bat adierazten zutela. Gainera, bukaerak ez du kontsolamendu gisa balio behar, guztiek baitute atzetik ekintzaren permisibitatearen ideia arriskutsua.

Eraso LGTBI+fobikoen gainean arreta ezarriz, nolabait kezkagarriagoak dira, inpunitate eta giza aldekotasun handiagoa erakusten baitute, isiltasunaren eta laguntzaren omisioagatik. Oraindik ere eraso LGTBI+fobikoak normalizatuak dira, kasurik okerrenean (ahozkoen kasuan) barregarri bezala ere ulertuz. Eta jada hitz mingarriak barregarritzat ulertuak izan badaitezke, pentsatu nahi ere ez dugu zer izan behar den pertsona hauen egunerokotasuna.

Pausuak aldaketaren alde

Hala ere, gure helburuan mantentzen gara. Eraso hauek ez gaituzte zalantzan jartzen, baizik eta kontrako guztia, salaketekin jarraitzeko motibatzen gaituzte eta honen alde dauden pertsona guztiekin gizarte parekide bat eraikitzera animatzen gaituzte. Eraso hauek pairatu dituztenek, salatu edota geldiarazi dituztenek, pairatu zituztenei lagundu dietenak… eta askoz ere gehiago gara gazte kontzientziatuak eta ez soilik momentu puntualetan, egunero baizik.

Horregatik, hain egun garrantzitsuan berriro ere gure elkartasuna adierazi nahi diegu pertsona erasotu guztiei, baita laguntza eskaintzeko zalantzarik izan ez zuten horien ekintzak txalotzea eta gogoraraztea EGK Berdintasunaren horrelako erasoak salatzen dituen artean ahots bat gehiago dela.

Era berean, gogoraraztea EGK lanean ari dela aldaketa eragile bat izate aldera egunerokotasunean, bere proiektu nagusiak ondokoak izanik:

Jakin badakigu gazteri kontzientziatua badagoela. Izan ere, hau kontuan izaten dugu eta beragatik eta berarekin lan egiten dugu. Horregatik, gogoeta artikulu honen bitartez, EGK-k eskubide eta askatasun Berdintasuna errealitate arauemaile eta eraginkor bat direneko gizartearen eraikuntzan konpromisoa berresten du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .