Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan Etxebizitza teknikari lanposturako deialdia zabaldu dugu
04/01/2021
CV eta motibazio gutunak urtarrilaren 12ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus. Lanpostua Gasteizen izango da. Etxebizitza alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da. …