PREMIAZKOA: zuen atxikimendua EGKren alde!

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA,
ARRISKU LARRIAN!!!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak duela 25 urte sortu zenetik izan duen egoera zailenari egin beharko dio aurre. Eusko Jaurlaritzak 32.000 euroko murrizketa proposatu du EGKren dirulaguntza zuzenean, azken bi urteetan ezarri dion 67.000 euroko murrizketari gehituko zaiona. Mozketa proposamen honi, gainera, beste 60.000 eurotako mozketa gehitu beharko zaio, horrela proposatu baitu Talde Sozialistak Eusko Legebiltzarrean (PParen onespenarekin). Honek 159.000 euro gutxiago suposatzen ditu 2009tik, EGK-k 331.000 eurotako dirulaguntza eduki zuenean, aurreko gobernuaren eskutik. Hau da, Alderdi Sozialistak, bai Gobernutik bai Legebiltzarretik, ia %50ean murriztuko du gazte elkarteen plataformaren aurrekontua hiru urtetan, azken 10 urteotako zifrarik baxuena suposatuko lukeelarik. Horretaz premiazkoa da zuen atxikimendua EGKren alde!

EGK-ko Batzorde Iraunkorraren iritziz, “murrizketa honek ez du soilik oinarri ekonomikoa (gobernu autonomikoarentzat oso zifra baxuak baitira), borondate politiko baten ondorio da eta gazte parte-hartzearenganako eta euskal elkartegintzarenganako apustu falta bat islatzen du”. Aurrekontu murrizketa honekin, EGKren etorkizuna Euskadiko gazteriaren elkartegintzaren sare moduan arrisku larrian dago. Kontseiluak atxikimendu kanpaina bat jarri du abian eta prentsaurrekoa deituko du laster.

Zuek ere EGKren alde egin nahi duzuela? Horretarako, atxikimendu-orria bete besterik ez duzue egin behar, eta abenduaren 26a (astelehena) baino lehen bidali, komunika@egk.eus helbidera. Mila esker!

(Ezin baduzu eskaneatu, idatziguzu komunika@egk.org helbidera eta word formatuan bidaliko dizugu!).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .