salud

Gazteek lan prekarietatearekin amaitzea eskatzen dute euren osasuna babesteko

  • Lan Osasuna Nazioarteko Egunean (apirilak 28) 15 gazte elkarte, gizarte mugimendu eta sindikatuk bat egin dute EGKren baitan gazteen lan osasuna defendatzeko idatzi bat eginez
  • Testuan Mutuen Legea berriak prekarietatean eta lan osasunean izan ditzaken ondorioak salatzen dituzte; besteak, mutuek gaixotasun arruntak ere kudeatzen dituzte orain, lan osasunaren pribatizazioa areagotuz.
  • Datu larriak ere gogoratu dituzte: 2014ean Euskadin gazteek 6.966 lan istripu arin izan zituzten, 25 larri eta heriotza sortu zuten 6

Gasteiz, 2016ko apirilaren 27a. Lan Osasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren atarian (apirilaren 28a) “gazteok pairatzen dugun prekarietatea eta honek gure ongizatean dituen ondorio latzak salatu” nahi izan dituzte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta enplegua eta gazteria lantaldean batzen diren hainbat elkartek, kolektibok eta sindikatuk. Aho batez idatzitako manifestuan “pertsona gazteok lan kondizio txarrenak” izaten jarraitzen dutela azpimarratu nahi izan dute. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Osalan euskal Erakundearen datuen arabera, honek gazteon osasunean eragina du eta “gazteek lan istripu bat pairatzeko duten arriskua batez bestekoaren bikoitza” izatea ekartzen du. Hori dela-eta, 15 erakundek euren ahotsak batu dituzte adostutako komunikatuan “Gazteon osasunagatik prekarietatearekin amaitu” lelopean.

Gainera, lan postuetan edo enpleguaren erruagatik sortutako osasun galerak islatzeko arduragarriak diren hainbat datu gogoratu nahi izan dira, besteak beste, gazteek 2014ean zehar (2015ko datuak ez dira oraindik argitaratu) izandako lan istripuak Euskadin: 6.966 arin, 25 larri eta heriotza sortu duten 6. Kopurua, zorionez, hainbat gaixotasun biologiko zein psikosozial sortzen dituela” nabarmendu dute. Eta, ohartarazi dutenez, azken lan erreformek “are gehiago larritu dute egoera, prekarietatea areagotuz”.

Mutuen legea osasun publikoaren deskapitalizazio saiakera da

Aurten bereziki Estatu mailan orain dela gutxi onartu zen Mutuen Legearen arriskuak azpimarratu nahi izan dira. Erreforma hau dela eta, orain arte lan istripuetan izan duten eskuduntzez gain, mutuek gaixotasun arrunten kudeaketa ere jaso dute, eta horrek, osasun publikoaren deskapitalizazio bat suposatu dezake: lanik gabe dauden pertsonek bigarren mailako asistentzia bat izango lukete eta, honen bitartez, osasun publikoa errekurtsorik gabe gera liteke. Gazteon langabezia datu altuak eta kolektiboarekin erabiltzen diren kontratazio formulak direla eta, gazteengan eragin zuzena izan dezake honek.

Era berean, “hezkuntza sistemaren azken erreformen eskutik, bai derrigorrezko hezkuntzan bai goi mailakoan ere, hezkuntza beraren pribatizazio eta intentsifikazioaren” bideak leuntzea duela helburu, lanean hasi baino lehen prekarietatera ohitzen joan daitezen pertsona gazteak.

Azkenik, sinatu duten 15 erakundeek, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Juventud Obrera Cristiana (JOC), Gazte Abertzaleak, Asociación Silikosia, ASVIAME, Sare Antifaxista, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE-EGAZ), Pastoral Obrera de Bilbao, Acción Católica General (EKO-ACG), Kale Dor Kayiko eta CCOO, ESK, LAB, STEE-EILAS eta LSB-USO sindikatuak, pertsona gazteei mobilizatzeko deia luzatu diete kolektibo eta elkarteek, honako mezuarekin: “Gure osasuna eta gure eskubideen alde: mobilizatu gaitezen!”.

HEMEN IRAKUR DEZAKEGU MANIFESTUA BERE OSOTASUNEAN:

Lan Osasunaren aldeko manifestua, 2016an publikatua

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .