tertulia mensual de jóvenes

Pobreziaren aurkako 50 minutu irrati librean

Pobreziaren aurkako 50 minutu irrati librean. “Aberastasun pilaketaren aurka egin: premiazkoa da!” Lelo hori aukeratu dute aurten Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna (urriak 17) gurean antolatzen duten kolektiboek. Horietako bi, Mugarik Gabeko Ingenieritza GGKEa eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea (REAS-Euskadi) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) GAZTE BORRASTE irratsaioan, Tas Tas irrati librean egiten duguna, izan ditugu. Egun horri buruzko xehetasun guztiak kontatu dizkigute, eta pobreziaren zergatiak azaldu ere. Eta nola ez… bidegabeko errealitate hori konpontzeko borrokak proposatu dizkigute.

Hemen dituzue pobreziaren aurkako 50 minutu, Tas Tas irrati librean!

Zer iruditu zaizu? Gustukoa izan da? Badakizu zure iritzia ezinbestekoa dela guretzat. Esango diguzu ba!

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .