Planoetatik kalera

Asteartean Bilbon eta ostegunean Gasteizen… “Planoetatik kalera: lurralde antolamendua birplanteatzen”. Oso interesgarria!!!

PLANOETATIK KALERA LURRALDE ANTOLAMENDUA BIRPLANTEATZEN

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu dituen jardunaldi hauen helburua gaur egun gurean ematen den Lurralde Antolamendua hausnartu eta eztabaidatzea da, garapen ekonomiko bortitzaren logikatik aldenduta eta gizakion zein gure lurraldearen ongizatearen ikuspuntutik begiratuta. Horretarako, gizarte mugimendu ezberdinen laguntza edukiko dugu, zeintzuk luze daramaten lurralde antolamenduaren eragina jasotzen duten gai ezberdinak jorratzen, beste lurralde antolamendu baten alde lanean.

ZERGATIK?

Lurralde Antolamenduak gure lurraldean egiten den oro arautzen duelako. Arauketa hau egiteko erabiltzen dituen erremintak Lurralde Antolamendu Artezpideak (LAA) dira, eta berauek erabaki dezakete gure etxe ondoko mendia abiadura handiko trena pasatzeko zulatu daitekeen, herrian harrobirik zabaldu daitekeen, kostaldean beste portu erraldoi bat egin daitekeen, gure larreak etxez, eraikinez eta errepidez josi daitezkeen eta mendiak generadore eolikoz landatu daitezkeen besteak beste. Gaur egun Artezpide hauen aldaketa habian dago baina berriro ere, gizartearen partaidetzarako lekurik ez da egon. Horrela ba, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik beharrezkoa deritzogu gai honen inguruan gizarteak zer esana badaukala aldarrikatzea, eta horregatik formazio eta eztabaida saio hauen antolaketa, non Lurralde Antolamendua Birplanteatu eta eredu berri bat plazaratu nahi dugun.

EGITARAUA

  • Hitzaldia Lurralde Antolamendua Euskal Herrian, gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak Joseba Koldobika Arbaiza geografoaren eskutik
  • Mahaingurua elikadura subiranotasuna // nahikotasun energetikoa // hondakinen kudeaketa // kultura eta artearen deszentralizazioa // garraioa eta azpiegiturakgizarte mugimendu eta erakunde ezberdinen eskutik // (lurralde bakoitzean ezberdinak izango dira)
  • Tailerra Lurralde Antolamendu Artezpide (LAA) alternatiboak Desazkunde DOT taldearen eskutik

NOIZ eta NON Donostian azaroaren 4ean CRAJ aretoan 17.00tatik 20.30tara Bilbon azaroaren 15ean LA BOLSAn 17.00tatik 20.30tara Gasteizen azaroaren 17an MONTEHERMOSOn 17.00tatik 20.30tara

Aurretik izen ematea eskertuko dabizibaldintzak@egk.eus Material interesgarria:

Planoetatik kalera: repensando la ordenación del territorioEuskadiko Gazteriaren Kontseiluaren 25. urteurreneko egitarauaren baitan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.