ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Zer plan duzu ikasturte berrirako?

Zer plan duzu ikasturte berrirako? Ikasturtearen hasierarekin, plan berriak egiteko momentua iritsi da. Horregatik, gazte elkarteek eta bestelako eragileek antolatutako ikastaro, beka eta tailerrak bildu ditugu gure agendan. Emaiezu begiratu bat!

Gure aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan proposamenez beteta dugu datozen hilabeteotako agenda:

– Euskadiko astialdi eskolek antolatutako ikastaroen gida bat argitaratuko dugu.

Campamento en el Parlamento topaketak burutuko ditugu.

– Gasteiz Europako gazte hiriburu izateko hautagaitzari buruzko eztabaidak dinamizatuko ditugu.

– “Apadrina a un joven: ekintzailetasunaren B aldea” proiektua abiatuko dugu.

Gazteon parte hartzeari buruzko gure azken ikerketaren berri emango dugu.

– Eusko Jaurlaritzarekin bilduko gara, Gazteriaren Kontseiluko Enplegu Lantaldeko kideok bere Enplegu Planari buruz pentsatzen duguna adierazteko.

www.sosgazteak.org proiektuarekin aurrera egingo dugu.

– Eusko Legebiltzarrera joango gara, etxebizitza arloan gure proposamenak ezagutarazteko.

– Etxebizitza eskubidearen aldeko gazte talde bat sortzen saiatuko gara (gonbidatuta zaude!).

– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari buruzko bideo bat aurkeztuko dugu (bazen garaia, ez da?).

– Eta, noski, ohikoak ditugun bestelako jardueretan buru-belarri arituko gara: Berriz Berri argitaratu, Piztu buletina bidali…

Ondo hasi ikasturtea!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .