Parte-hartzea maskulinoa da? Zein dira emakume parte-hartzeko oztopoak? - ¿Es masculina la participación? ¿Con qué obstáculos se encuentran las mujeres jóvenes? (EGK)

Parte-hartzea maskulinoa da? Zein dira emakume gazteek parte-hartzeko oztopoak?

  • Maiatzaren 16an BilboRock-en EGK-ko elkarteekin Eragin #Plazandre txostena elkarbanatuko dugu

  • Helburua Euskadiko emakume gazteen errealitatea eta EGK-ko elkarteetako emakumeen errealitatea alderatzea da

Patriarkatuak emakumeak eremu pribatuan mantendu izan ditu historikoki. Hau izan zen 2018an jorratutako #Plazandre proiektuaren abiapuntua. Izan ere, EGKtik antolatu ditugun hitzaldi, topaketa edo dinamiketan parte-hartzea orokorrean maskulinoa izan dela ikusi dugu. Eta beste hainbat eragilek antolatuak izan diren ekimenetan berretsi egin da.

2018ko urrian UPV/EHUko Bizkaia Aretoan Euskadiko emakume gazteek espazio publikoan duten parte-hartzea nolako den aztertu genuen Giza Liburutegiak metodologia berritzailea erabilita. Topaketa horretan bildutako hausnarketa eta ideiak pilatuz ondorio-txosten bat egin zen, Eragin #Plazandre.

Barrura begirako lana

Iaz jorratzen hasitako bideari jarraipena eman nahi diogu, parte-hartze ereduak aztertuz eta barnera ere begiratuaz. Izan ere, Eragin #Plazandre txostenean bildu zen bezala, emakume bakoitza toki, bizipen, jarduera eta dinamika ezberdinetatik sartzen bada ere espazio publikora,  badute denek amankomunean bizi duten prozesu bat: gizonak imitatuz sartzen dira.

Horregatik, datorren maiatzaren 16an, osteguna, parte-hartzeari, espazio publikoetan hitz egiteari eta ahalduntzeari buruz hitz egiten duen Eragin #Plazandre txostena EGK-ko elkarteei aurkeztuko diegu. Eman izena hemen!

Aurkezpena EGK-ko elkarteei

Aurkezpena EGK-ko elkarteei zuzenduta egongo da eta bi ildo nagusi izango ditu: batetik, aipatutako txostenaren testuinguraketa eta ondorioen azalpena egingo da; eta, bestetik, Euskadiko emakume gazteen errealitatea eta EGK-ko elkarteetako emakumeen errealitatea alderatuko da. Asmoa antzekotasunak bilatzea eta EGK barnean ere parte-hartze modu berriak sortzea da, bidean identifikatu ditugun oztopoak eraitsi eta gure jarduna egokitzeko.

Topaketa honetan, beraz, parte-hartzearen arrakala horiek denak aztertu eta buelta bat eman nahi diogu, parte-hartze feministago bat eraikitzeko.

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eta edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu berdintasuna@egk.eus edo partehartze@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 94 44 36 143 / 615 749 929 (Irati) edo 945 22 06 01 / 688 676 099 (Xuban) zenbakira. Ez galdu aukera eta eman izena hemen! Eta gerturatzea ezinezkoa bazaizu, baina ekitaldian jorratutakoaren berri izan nahi baduzu, idatzi edo deitu esandako kontaktuetara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.