Jardunaldiak: Bakearen bidean, aisialdia giltza! - Urtxintxa Eskola

Larunbatean, “Parte-hartzea bultzatzeko teknikak” ikastaroa, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik

PARTE-HARTZEA BULTZATZEKO TEKNIKAK

Sarrera

Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da.

Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.

Helburuak

  • Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.
  • Hezitzaileei parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

  • Zer da partaidetza?
  • Nola landu parte-hartzea?
  • Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
  • Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.

Fitxa

  • Data: otsailaren 25ean (ostirala).
  • Iraupena: 4 ordu
  • Ordutegia:10:00etatik 14:00etara.
  • Prezioa: 30 €
  • Tokia: Bizkaiko Urtxintxa Eskolan, Bilbon.

*Partaide bakoitzak BALIOEN KOADERNOAren ale bat jasoko du

Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ikastaro guztiak www.urtxintxaeskola.org atarian.

Gazteriaren Kontseiluko kide den Bizkaiko Urtxintxa Eskolak honako ikastaroa antolatu du:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.