Parte-hartze lan-arloaren 2016ko ebaluazioa eta 2017ko plangintza

Parte-hartze lan-arloaren 2016ko ebaluazioa eta 2017ko plangintza

Zein da zure 2016ko ebaluazioa? Gauza mordoa pasa dira eta horrelakoetan ondo dago geldialditxo bat egitea balantze modura. Horixe egiteko asmoa dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eta bereziki parte-hartze lan-arloan. Hainbat proiektu potente garatu ditugu, aholkularitza eman dugu egitasmo ugaritan eta gure lantaldearen bidez proposamen asko bildu ditugu. Hori da, behintzat, guk uste duguna. Orain zure laguntza behar dugu kontrastea egiteko

Zer iruditu zitzaizun Bilboko kirol espazioak ezagutu eta baloratzeko egindako ibilaldiak? Asetu ahal zintuen EAEko hauteskundeei begira antolatu genuen GaztEztabaidak ala zerbait faltan somatu zenuen? Kirola eta parte hartzea batu eta sustatzen dituen GazteOlinpiadak ekimena hobetu al daiteke? Zer deritzozu Gazterpe lantaldeak egindako proposamenez? Europari begira ere Dialogo Estructurado egitasmoan parte hartu genuen eta inkesta bat jarri genuen martxan zure iritzia biltzeko asmoz.

Horixe dena eta, nola ez, zuk proposatzen diguzun guztia izango dugu kontuan. Esan bezala, datorren ostegunean Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44) arratsaldeko 17:30ean.

  • Zer: 2016an parte-hartze lan-arloak egindakoaren ebaluazioa eta 2017rako plangintzari begira proposamenak egiteko aukera
  • Non: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44)
  • Noiz: Azaroaren 24ean arratsaldeko 17:30ean

2016an asko egin genuen eta 2017an are gehiago egin nahi dugu. Baditugu guk ideia berriak, orain zureak entzutea falta zaigu. Anima zaitez!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .