Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Bazkide izateko irizpideak

MONTAR-UNA-ASOCIACION_PRIMERO

LEHENIK: ERAKUNDEA

Zure erakundeak Eusko Legebiltzarraren 1986/162 dekretuan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide izateko: EAEko lurralderen batean gutxienez 200 kide edukitzea eta sinesgarriro ziurtatzea eta gutxienez EAEko 600 pertsona gazteri edo lurraldetako batean 300 gazteri zerbitzuak ematea. Era berean Entitateen Zentsuan inskribatuta egotea beharrezkoa da eta ezin da irabazi asmorik izan.

montar-asociacion-segundo-paso

BIGARRENIK: DOKUMENTAZIOA

Aipatutako baldintzez gain, ondorengo dokumentazioa entregatu behar da: idazkariak edo lehendakariak izenpeturiko ziurtagiria, inprimakiko datuak egiazkoak direla esanez, Elkarteko kideen edo honek zerbitzuak eskaintzen dizkien pertsonen kopuruaren ziurtagiria, idazkariak edo lehendakariak izenpeturik, elkartearen erroldako inskripzioaren fotokopia eta elkartearen estatutuen fotokopia.

montar-asociacion-tercer-paso

HIRUGARRENIK: ESKAERA BIDALI

Zure erakundeak ondorengo ziurtagiria EGK fitxa bete beharko du. Zalantzaren bat izatekotan, deitu ezazue (94) 443.61.43, (943) 42.97.67 edo (945) 22.06.01 telefonoetara, atseginez egingo dizuegu eta harrera.