cabecera quienes somos

Nor gara?

Nor gara? Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) erakunde autonomoa da (zehazki zuzenbide publikoko entitatea) Eusko Legebiltzarrak 1986ko maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez ortutakoa, 2016an 30 urte bete genituen
EGK horrela antolatzen da:

Batzar Orokorra: EGK-ko kide diren elkarte guztiek osatzen dute, Kontseiluak erabakiak hartzeko duen batzorde gorena da, ildo estrategikoak erabaki eta lan plangintzei oniritzia ematen die eta, orokorrean, urtean behin biltzen da.

Batzorde Iraunkorra: Batzar Orokorrak aukeratzen du eta Kontseiluaren egunerokotasuneko erabakiak zuzendu eta gidatzen du. Hilabetean behin edo birritan biltzen da eta pertsona hauek osatzen dute:

  • Presidentea: Maialen Olabe Aguirre (Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea)
  • Lehen presidenteordea: Iulia Caraseva (Mujeres Jóvenes de Euskadi)
  • Bigarren presidenteordea:
  • Diruzaina: Aimar Rico (Uzturre Gazte Bilgunea)
  • Idazkaria: Mikelats Ochoa de Chinchentru (JSE-EGAZ)
  • Bokalak: Eusko Gaztedi, Kale Dor Kayiko, Gazte Kanpusa, Gazte Abertzaleak eta Alevines Vascos

Talde teknikoa:

Kontseiluaren langileak dira, egunerokotasuna eramaten dutenak. Gaur, zortzi arlotan lan egiten da:

  • Presidentzia (pertsona liberatua)
  • Hezkuntza
  • Parte-hartzea
  • Enplegua eta etxebizitza
  • Bakea eta bizikidetza
  • Berdintasuna
  • Komunikazioa
  • Administrazioa

ZER EGITEN DUGU?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eginkizuna gazteon iritzi, proposamen, ideia eta beharrak biltzea da, ondoren EAEko erakunde publikoei helarazi eta gazteria murgiltzen duten plan edo proiektuetan eragina izateko. EGKren beste funtzio garrantzitsuenetako bat kontraste lana da, hain zuzen ere erakundeetan diseinatzen diren aipatutako politika publiko horiek pertsona gazteok bizi ditugun egoerei erantzuten dietela bermatzeko.

Helburua lortzeko asmoz, proiektuak burutzen ditugu, topaketak antolatu eta hainbat lantalde sortu EGK osatzen duten lar-arloetan: Enplegu eta Etxebizitza, Hezkuntza formala edo ez formala, Parte-hartze, Berdintasuna, Bakea eta Bizikidetza eta Komunikazioa. Dinamika hauetan edozein pertsona gaztek parte har dezake, kontseiluko asoziazio bateko kide izan ala ez. Honela, lortutako informazio guztia aztertu eta antolatu egiten da asoziazio, hedabide, erakunde eta gizarteari modu dinamikoan (mahai-jokoak, bideoak, txostenak edo grafiko interaktiboak) aurkezteko.

PRESIDENTZIA

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren irudia izan maila publikoan
  • Erakundeekin hitzarmenak negoziatu eta sinatu
  • Legebiltzarra eta Batzar Nagusietan "kontrolerako eta gazteen egoeraren berri" emateko agerraldiak egin
  • Hedabideei erantzun, elkarrizketak eskaini eta mahai-inguru edo tertulietan parte hartu.
  • Talde teknikoaren egunerokoa eta EGK-k egindako proiektu oro ikuskatu, koordinatu eta dinamizatu
  • Batzorde Iraunkorraren bilerak koordinatu eta dinamizatu eta EGKren egunerokoarekin zerikusia duen ororen (talde teknikoa, hitzarmenak, estrategiak, etab.) eta proiektuen berri eman.
  • EGK-k urtero egiten duen Batzar Orokorra deitu, prestatu eta kudeatu