Nola parte hartzen dute gazteek Euskadin

Nola parte hartzen dute gazteek Euskadin? EGK-k 4 minutuko bideo batean erakusten dizu

Euskal gazteok, nolako parte-hartzea dugu? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak galdera hau erantzuten du 4 minutuko bideo oso dinamiko batean. Ekoizpena Gazteen Euskal Behatokiarekin batera egindako ‘Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin’ ikerketaren laburpena da eta gazteon parte-hartzea, gazte elkartuak, boluntzariotza eta ekimen sozialak aztertzen ditu helburu batekin: “gazteen parte-hartzean sakontzea eta honen arrazoiak eta baldintzatzaileak zehaztea”.

Aukera leihoa zer den azaldu eta gero, hauek dira gazteei egindako galderak eta bideoan azaltzen direnak:

PARTE-HARTZEA: Elkarte baten kide edo boluntarioa den pertsona bat ezagutzen duzu? Gauzak aldatu daitezkela uste duzu? Bizi-erritmoek zure parte-hartzea oztopatzen dute? Zein da hainbat erakundenganako duzun konfiantza?

GAZTE ELKARTUAK: Zer esperientzia izan duzu elkarte batean? Non parte hartzen duzu? Gaztetxe batera joaten zara? Elkarte batean zaudenean, nola parte hartzen duzu?

BOLUNTARIOTZA: Boluntarioa zara edo ekimen sozialetan parte hartzen duzu? Boluntarioa bazara, non ematen duzu zure denbora? Zer intentsitate mailarekin?

EKIMEN SOZIALAK: Zer ekimenetan parte hartzen duzu? Zein da zure inplikazioa?

Eta bukaeran, parte-hartze soziala zein den azaltzen da…

BIDEOA IKUSI HEMEN ETA ELKARBANATU!


Bideo hau egiteko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren dirulaguntza jaso da.

Informazio gehiago nahi baduzu, 2015eko urrian aurkezturiko ikerketaren aurrerapenaren albistea hemen ikus dezakezu. Eta gehiago sakondu nahi baduzu, ikerketa osoa (214 orrialde) beheko irudian klik eginez deskargatu dezakezu:

joerak-9


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .