Nola ikusten duzu gazteon egungo irudia? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Nola ikusten duzu gazteon egungo irudia?

Krisi ekonomikoak eztanda egin zuenean gazteon egoera errotik aldatu zen. Baita irudia ere. Orduan hasi ziren nini bezalako kontzeptuak hedabideetan eta, ondorioz, gizartean ere. Hainbat estereotipo saldu dira eta askotan baikorrak diruditen mezuetan alderdi ezkorra ere badago. Horixe ondorioztatu genuen 2009an egindako Berbakeita ekitaldian. Ordutik ia 10 urte igaro dira eta gazteok dugun iritzia berriro ere aztertu nahi dugu. Eta zuk, nola ikusten duzu gazteon egungo irudia?

Gero eta indibidualistagoak garela esaten da askotan, mugikorra beti dugula eskuan eta mundu digitalean soilik interaktuatzen dugula, baina mobilizazio izugarriak eman dira azken boladan: martxoak 8ko greba, La Manadako auzia, etab. Belaunaldi prestatuena eta etorkizuneko esperantza omen gara, baina erabaki guneetatik kanpo gaude eta maizago eskaintzen zaizkigu beka eta praktikak ondo ordaindutako eta behin-behineko lanpostuak baino.

Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteon egungo irudia nola ikusten dugun aztertzeko jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin laguntzarekin. Hemen dituzu jardunaldiko datu garrantzitsuak:

  • Zer: egun gazteok guri buruz dugun ikuspegia elkarbanatu eta bestelako eragileetatik proiektatzen den irudia aztertu.
  • Non: EGK-ko Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11 nagusia).
  • Noiz: azaroaren 14an, 17:30ean.

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! Etor zaitez! FORMULARIO hau bete behar duzu izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan komunika@egk.org helbidera idatziz edo  943 42 97 67 zenbakira deituz.

Nola ikusten duzu gazteon egungo irudia?

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.