Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko - EGK

Nola hobetuko zenituzke hezkuntza formala eta ez formala? Lan-deialdia abenduak 20 arte

Nola hobetuko zenituzke hezkuntza formala eta ez formala? Nola baloratzen duzu egun dugun hezkuntza sistema? Nola hobetuko zenuke? UPV/EHUrekin dugun harremana baliatuta, zein aldarrikapen jarriko zenituzke mahai gainean? Egun aisialdi hezitzailean dauden erronkei aurrera egiteko, zein proposamen helaraziko zenieke administrazioei? Nola lagunduko zenieke hiru lurraldeetako eskola, federazio eta astialdi taldeei?

Egungo erronkei aurre egiteko ideiak badituzu, aukera paregabea eskaintzen dizugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Izan ere, hezkuntza teknikari bila gabiltza Bilbon lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.eus helbidera abenduaren 20a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “HEZKUNTZA TEKNIKARIA”.

Orain arte hezkuntza lan-arloak egin duena ikusi nahi baduzu, hemen dituzu albiste gehienak. Besteak beste: azaroan UPV/EHUko elkarteen artean sinergiak bilatzeko egindako #ElkarTopatu jardunaldia, hiru lurraldeetan boluntariotzan dabiltzan gazteen lana azpimarratzeko #IzanZuAldaketa kanpaina, ikasketak %100ean euskaraz egin ahal izateko aldarrikapena edo Astialdi Foroak eskainitako formakuntza ikastaroen zabalpena.

Prozesurako datak

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, abenduaren 20a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 7an.
  • Froga idatzia Bilbon, urtarrilaren 9an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 11n.
  • Elkarrizketa eguna, urtarrilaren 15ean.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 17an.
  • Lanean hasteko data: urtarrilaren 21an

Edozein zalantza izanez gero, interesa duten pertsonek 94 4436143, 943 429767 edo 945220601 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).

Deialdia osoa PDF honetan ikus dezakezu.

[PDF] EGK-ko hezkuntza teknikari posturako  lan-deialdia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.