Mundua suntsituko duen belaunaldiaren bideorik onenak ikusgai - EGK

Mundua txikituko duen belaunaldia: bideo onenen sariketa-festa!

Mundua txikituko duen belaunaldiaren bideo-lehiaketa amaitu da! Sortutako ikus-entzunezko materiala kalitate handikoa dugu, mila esker parte hartu duzuen guztioi! Sariketa-festa eguna jarri dugu? Etorri nahi duzu? Anima zaitez!

Orain, irabazleak ezagutarazteko garaia heldu da. Horretarako, sari banaketa ospatuko dugu, azaroaren 26an (ostirala), 19:00etatik 21:00etara Barria eraikinean (Plaza Barria 4, Bilbo). Egun horretan, irabazleak ezagutzeaz eta bideoak ikusteaz gain, jaso diren lan guztietan oinarritutako clownclusiones-ak egongo dira, musika eta luncha ahaztu barik.

Etortzeko asmoa baldin badaukazue, azaroaren 24a (asteazkena) baino lehen zenbat etorriko zareten esan beharko diguzue astialdiforoa@egk.eus helbide elektronikora email bat bidaliz. Eskertuko genizueke epeak betetzea.

Espero zaituztegu! Gonbidatuta zaudete!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .