Mugarik gabeko aniztasuna gidaren aurkezpena! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gidaren aurkezpena!

Heldu da momentua! Lan eta lan ibili gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sortzen ari garen giden bildumako bigarren alea sortzeko. Hilabeteak eman ditugu aniztasun funtzionala duten hainbat elkarte eta eragilerekin harremana sortzen, gaur egungo errealitatera hurbiltzen, erronkak ezagutzen, astialdiak arlo honetan duen garrantzia eta egitekoa aztertzen. Hainbat izan dira elkarteen ahotik jaso izan ditugun bizipen eta ekarpenak, guzti horiei esker borobildu dugu Mugarik gabeko aniztasuna gida.

Baliabide honen helburua bikoitza da: batetik, Aniztasun Funtzionalaren gaia gizarteratzea; eta, bestetik, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzako erreferentziazko euskarria izatea. Aipatutako astialdiko eragilez gain, aniztasun funtzionalaren arloko pertsona boluntarioak eta interesa azaldu dezakeen edonor gonbidatua dago aurkezpen saiora.

Hitzordua urriaren 4an izango da, asteazkena, Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30). Ordutegiari dagokionez, goizeko saioa 10:00etatik 14:00etara izango da.

Ekitaldia guztion beharretara ahalik eta hoberen egokitzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen dizugu. Horretarako, hurrengo formularioa bete behar da: (esteka)

Izena emateko epea urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Gidaren aurkezpenera hurbiltzen diren pertsonei koadernoaren ale bat banatuko zaie. Ez galdu aukera hainbat eragile ezagutzeko eta gurekin batera zure esperientziak partekatzeko, guztion artean eraikiko ditugu etorkizunera begira erronkak.

Hurrengo argazkian jardunaldiaren programaketaren eskema ikusteko aukera izango duzu.

‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gidaren aurkezpen ekitaldiko egitaraua

Edozein zalantza badaukazu idatzi hurrengo helbidera hezkuntza@egk.org edo deitu hurrengo telefonora 944436143.

  • Noiz: urriaren 4an, asteazkena
  • Ordua: 10:00etatik 14:00era
  • Non: Rekalde Aretoa
  • Izena emateko azken eguna: urriaren 2a, astelehena
  • Izen-emate formularioa http://bit.ly/2xjTlcu
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .