Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! Planto frente a los prejuicios sobre las personas migrantes - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto!

Historiako une guztietan izan dira migratzaileak munduan zehar. Lurralde orok hartu ditu berean beste herrietatik etorritakoak eta ia edonork ezagutzen du beste toki batera joan den pertsonaren bat. Mugikortasun hori hainbat modutara uler daiteke. EGKtik gizartea anitzagoa eta, beraz, aberatsagoa egiten duela uste dugu. Egia da erronkak sortzen dituela. Horregatik dute politika publikoek hainbeste garrantzia, erantzuna emanda eta beharrak asetuta bizikidetza bermatzen delako.

Hala ere, ukaezina da aipatutakoa ez dela ikuspegi bakarra eta gizarteko zenbait estamentu edo taldetan bestelako usteak zabaldu direla. Batzuetan arriskutsuak. Horregatik Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) ‘Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto’ jardunaldia antolatu dugu ekainaren 6ean Gasteizko El Campillo Gizarte Etxean 17:00etan. Eman izena hemen.

Planto! baina nola?

Bake eta bizikidetza lan-arlotik Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiarekin eta Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honetan gazteok aurreiritziekin dugun harremana aztertuko dugu, baita hauei aurre edo planto egiteko estrategiak ere.

Sare sozialen papera, administrazioek jorratutako politika publikoak eta etorkizunari begira garatu ditzaketenak, gizarte bezala emandako erantzuna, azken hamarkadetako bilakaera edo komunikabideen jarrera, besteak beste, izango ditugu mintzagai.

  • Zer: Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto jardunaldia.
  • Non: Landatxo Gizarte Etxean (Gasteiz).
  • Noiz: Ekainaren 6a, 17:00etan.
  • Izen-ematea: https://forms.gle/v2CfZGQLSYNxDEHc8.

Edozein zalantzarekin bakea@egk.eus helbidera idatzi edo 943 42 97 67 / 688 737 097 (Leire) zenbakira deitu. Eta ez ahaztu! Eman izena hemen.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.