Ment@revolution lehiaketan, 4 Interrail txartel jokoan

Zer da Ment@revolution?

16 eta 30 urte bitarteko adina baduzu eta gutxienez 4 gaztez osaturiko taldea baduzu hauxe da zure programa!

Gai askoren artean, ekimen/ gizarte ekintza txiki batean pentsatu beharko duzue:

– Artea eta Kultura – Gizarte-Bazterketa – Ingurumena

– Osasuna – Hirugarren Adina – Etorkinak

– Langabezia – Aisia – Baserritar eta hiritar garapena

– Gazte Politika – Gazte info. – Europar Kontzientzia

– Gazteria eta Kirolak – Ondare Babestea – Baterako Hezkuntza


Zeuen sormen eta originaltasunarekin, herrian nahiz hirian ekimen bat egin beharko duzue.

Taldeek aurkeztutako ekimen guztien artean, bat aukeratuko da. Aukeratutako taldeak INTERRAILEKO LAU TXARTEL irabaziko ditu; Txartel hauek, ABUZTUA ETA IRAILA BITARTEAN 22 egunetan zehar nahi duten lekura bidaiatzeko eta bertan beren ekimena aurkezteko balioko dute.

 

Ment@revolution 2012ko epeak:

* Maiatza-Ekaina: Zeuen Ment@revolution 2012 EKIMENAREN egitea.

* Ekainak 30 baino lehen: Ekimena egin bezain laster, behekeldean erantsita dagoen fixa, zeuen ekimenarekin batera beteta bidali beharko duzue honako e-postara: ekimenakmentorevolution@gmail.com , argazki, bideo edo iruditzen zaizuen moduan zeuen ekimenaren egitea frogatzeko.

* Uztaila: Uztailaren bukaeran web honetan eta gizarte sareetan argitaratuko da MENT@REVOLUTION 2012ko EKIMEN AUKERATUA.

* Abuztu-Iraila: Aukeratutako taldeak 4 INTERRAILEKO TXARTEL izango ditu 22 egunetan zehar bere EKIMENA zabaltzeko beraiek aukeratutako herrian/herrietan.

info+: http://www.kaebnai.net/ment-revolution

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .