Pertsona gazteon ideia politikoekin lotuta, giza eskubide urraketaren aurka

Martxoak 8: EGK lanean ari da berdintasunaren egoera gazteengan aztertzeko eta maiatzean txosten bat argitaratuko du

2014ko bukaeratik Euskadiko Gazteria Kontseiluak berdintasun arloa berreskuratu du, hau dela eta diagnostiko bat garatzen ari gara EGK-ko teknikari guzti eta gure kide diren elkarteetako gazteen eskutik. Momentu honetan barne berdintasun ikerketa bukaturik dago baina kanpo ikerketa oraindik martxan segitzen du eta emaitzak txosten batean bilduko dira maiatza hasieran. Datu eta emaitza hauek interesgarriak izatea espero dugu eta Euskadiko gazte biztanleriaren errealitatea islatzea genero arloan.

Denok badakigu gaur egungo krisi garaian oso zaila dela lana bilatzea, are gehiago neska-mutil gazteentzat. Nahiz eta 2014ko bukaerako datuetan lanean dauden emakumeen kopurua igoera bat eman, 4.300 emakume gehiago hasi lanean (bitartean 2.000 gizon izan dira) Euskadiko gazteek onartzen dute, berdintasun baldintzetan, gizonezkoek emakumezkoak baino erraztasun gehiago dutela lanpostu bat eskuratzeko orduan.

Gaur egun, XXI mendean, kontuan izan behar da emakumezkoek oraindik gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dutela. Gaindegiko 2014ko abenduko datuen arabera, gizonak eta emakumeak alderatuz, irabazien arteko desberdintasuna handitu egin da Euskal Herrian krisialdi ekonomikoaren ondorioz, urtean 7688 euroko bataz besteko diferentzia egonik.

Azpimarratu beharreko beste arlo bat, emakumeek kargu garrantzitsuak eskuratzeko dituzten zailtasunak dira. “Beirazko sabaia” esamoldea oztopo ikustezin honen adierazlea da, honek eremu profesionalean emakume bat erabakiak hartzen diren lanpostuetara iristea galarazten du. Egia esan gaur egun beirazko sabai horretan artekak agertzenari direla eta zuzendaritza postuetan emakume gehiago agertzen direla. Gure Kontseiluaren kasuan hau betetzen da orain presidentea Itsaso Andueza delako; EGK-k dituen 29 urtetan, ordea, presidenteen artean 3 soilik izan dira emakumeak.

Etxeko zereginetan, desberdintasunak daude oraindik, 2012an Gazteen Euskal Behatokiak eginiko txosten batek dioen arabera, mutilek eta neskek aitortzen dute etxean neskak lan gehiago egiten dutela.

Gure egunerokotasunean arreta jartzen badugu, egunkariak irakurriz eta lanaren estatistiketak begiratuz, etxeko zereginetan, osasunean, erabakiak hartzeko orduan eta ekonomia eta politika munduan, ez da beharrezkoa hausnarketa sakon bat egitea berdintasun erreala oraindik urrun dagoela ikusteko. Eskubide eta aukeretan emakume eta gizonezkoen artean badago egiteko asko eta oraindik emakumea bigarren sexua izaten jarraitzen du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .