Martxan dira 149 udako-ekintza!

Martxan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako astialdi taldeen udako-operazioa. Ekainaren erdialdetik eta abuztuaren 31era arte, Erkidegoko 85 boluntariotza-elkartek ikasturtean zehar prestatu dituzten jarduerak burutuko dituzte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroa koordinakundeak gaur goizean prentsa-ohar baten bitartez azaldu duenez. Zehazki, 149 udako-ekintza abiatu dituzte. Proposamenak anitzak dira: auzoetako udaleku irekietatik hasi eta nazioarteko topaketetara arte, kanpaldi klasikoak eta auzolandegiak ahaztu gabe. Xehetasun gehiago nahi badituzu, ekintza-gidak eta prentsa-oharrak (taldeen jatorriaren arabera sailkatuta) deskargatu ditzakezu. ARABA: Oharra eta gida. BIZKAIA: Oharra eta gida. GIPUZKOA: Oharra eta gida.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.