2018ko maiatzak 3 eta 4: Gasteizko Gazte Planaren jardunaldiak

2018ko maiatzak 3 eta 4: Gasteizko Gazte Planaren jardunaldiak

2018ko maiatzaren 3 eta 4an, Europa biltzar jauregian, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Politikei buruzko jardunaldiak.

Gogoratzen ditugu 2016ko jardunaldiak aurkezteko zer esaten genuen: “Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko zailtasun handiak dauzka; izan ere, enplegua ─proiektu hauek eraikitzeko den oinarria─ urria eta kalitate gutxikoa da. Horren aurrean, hausnarketa egin nahi dugu eta hori gazteek parte hartuz egin nahi dugu”. Egoera ez da asko aldatu. Hobekuntza batzuk sumatzen ditugu bere errealitatearen arlo batzuetan, baina ikusten dugu, halaber, lan baldintza prekario batzuek zailtasunak jartzen dizkietela bizitza proiektua gauzatu ahal izateko.Irtenbidea emateko, Gasteizko Udalak Gasteizko Gazte Planaren jardunaldiak antolatu ditu maiatzraen 3 eta 4an.

IV. Gazte Plana (2017-2019) egiteko prozesua bukatu eta gero, jardunaldi hauek plan barruan sartzen dira eta planaren bide erdian mugarria izatea nahi dugu. Jardunaldi hauetarako 3 ardatz nagusi proposatzen ditugu:

  • Ikuspegi globaletik lokalera. Horregatik gure bi leloakHIRI GAZTEAK ERAIKITZEN eta GASTEIZ GAZTEA ERAIKITZEN. Gazteria politikak egiten ditugunean erabiltzen dugun hau ikuspuntua: bai ikuspegi globala hartuko dugu kontuan (beste udal batzuk, aldundiak eta gobernu autonomikoak, elkarteak, erakunde publiko eta pribatuak, etab.) bai ikuspegi lokala (Gasteizko Gazte Planak).
  • Teknikariengandik pertsona gazteen ahotseraino: Guztiok batera hausnartu nahi dugu. Gazteek bere errealitateari buruzko ikuspuntua ematea nahi dugu, ideia eta iradokizun berriak eman ahal dizkigutelako etorkizuneko gazte politikak egiteko.
  • Sarean lan egin, aliatuekin lan egin: Beste eragile batzuekin lan egin behar dugu: hezkuntza munduarekin, beste erakunde batzuekin, beste elkarte batzuekin, herritarrekin zuzenean, eta abarrekin. Horregatik, jardunaldi hauetan, alderdi zehatz batzuetan lan egiten duten zenbait laguntzailez gain, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskadiko Gazteria Kontseilua ditugu gurekin, baita Arabako Foru Aldundia eta Egibide ikastetxea ere.

Pertsona gazteen errealitate anitz eta konplexuaren zenbait alderdiren gainean hausnarketa egitera bultzatuko gaituen egitaraua diseinatu dugu (alderdi guztiak aztertzea ezinezkoa baita). Animatzen zaituztegu etortzera jardunaldi hauen hausnarketa gurekin partekatzera eta, aldi berean, maiatzaren 3an eta 4an gure hiriaz gozatzera.


Informazio gehiago hemen

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.