Lonja batean biltzen zarete koadrilan? -

Lonja batean biltzen zarete koadrilan?

Lonja batean biltzen zarete koadrilan? Orduan seguraski elkarrizketa hau interesatuko zaizu 🙂 Ai Laket elkarteak Pompidou saria jaso berri du bere Lonja Laket proiektuagatik. Unai Pérez de San Román-ek eman dizkigu xehetasun guztiak.

Ai laket!! 1998 urtean sortu zen kolektibo gisa. Kideak kezkatuta zeuden droga ilegalizatuen erabiltzaileen egoeraz. 2002 urtearen hasieran irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, legez kanpoko drogen erabiltzaileek eta erabiltzaile ohiek osatutakoa.

Oinarrizko premisa batetik abiatzen gara: drogak betidanik izan dira giza-kulturaren parte eta, horrenbestez, zentzuzkoa da pentsatzea hala izaten jarraituko dutela. Gure ustez, gero eta agerikoagoa da debekuan oinarritutako politikek, substantzia jakin batzuen erabateko abstinentzia lortzea helburu dutenek, ez dutela eraginkortasunik, substantzia horiei loturiko arazoak txikitu beharrean haiek areagotzen laguntzen baitute.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .