LGTB Harrotasun egunaren

Gaur, gehitu zaitez LGTB Harrotasun egunaren mobilizazioetara!

Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteek, horien artean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide den Gehitu, hamaika hitzordu eta mobilizazio deitu dituzte, gaur, ekainaren 28an, ospatzen den Nazioarteko LGTB harrotasun-eguna dela-eta. Hona hemen deialdietako batzuk:

Vitoria Gasteiz: Manifestazioa 20.00etan Andra Mari Zuriaren plazatik, Instituzionalizatuak baino, deskontrolatuak nahiago, heterozentrismoari intsumisioa lelopean,Transmarikabollo Mugimenduak deituta.

Bilbo: 20:00etan manifestazioa abiatuko da Moyua plazatik.

Donostia: Sexualitate askea guztion eskubidea! lelopean, arratsaldeko 19.30ean manifestazioa abiatuko da Bulebarretik, Transmarikabollo Koordinadora Feministak deituta.

Iruñea: 20:00etan manifestazioa abiatuko da autobus geltoki zaharretatik, hainbat  taldek deituta.

Animatu eta gehitu zaitez LGTB Harrotasun egunaren mobilizazioetara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) egin duen bezala!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .