Lehen Aukera programaren deialdi berriaren inguruko gutun irekia

Gazteek lan esperientziaa izan dezaten Lehen Aukera programaren deialdi berriaren inguruko gutun irekia

Abuztuan zehar Eusko Jaurlaritzak argitaratu du gazteek lehen lan esperientzia bat izan dezaten bultzatzen duen Lehen Aukera programaren deialdi berria. Deialdi hau 2013ko proiektu pilotoarekin konparatuta hainbat eta hainbat aldaketa izan dituela ikusirik, eta aldaketa hauetako askok EGKn batuta dauden 27 gazte elkarte, entitate eta sindikatuk urte honen apirilean sinaturiko “Lehen Aukera: ez lehena, ez aukeramanifestuan egindako eskariei erantzuna ematen zietela ikusita

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) idatzitako gutun irekia

zabaldu du, gazte eragile, politikari eta komunikabideen artean.

Gutun honetan EGK-ko lantaldeetan parte hartzen duten gazteek egindako lanaren eta programak izandako gorabeheren berri ematen da. Gazteoi zuzendutako enplegu neurri honek izandako prozesuak Kontseiluaren eta honek barnebiltzen dituen gazte elkarte, entitate eta sindikatuek egindako lana eta esfortzua berebizikoa del begibistan utzi dute, Lehen Aukera programak izan dituen hobekuntzak gazte hauen lan gogor eta kementsuaren ondorio izan baitira neurri handi batean.

Irakur ezazu gutun osoa:

Lehen Aukera programari erantzuna

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .