Legebot laguntzaile birtuala garatu eta probatu dute hainbat gaztek

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko gazte batzuk elkartu dira, Legebot laguntzaile birtuala garatu eta probatzeko

Inteligentzia artifizialak gazteen lan-arloko zalantzak argitzea du helburu

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko gazte batzuk elkartu egin dira eta Legebot laguntzaile birtuala, Balioak Martxan lehiaketaren ideia irabazleetako bat,  garatu eta probatzen ari dira. Legebot laguntzaile birtuala, lan-arloko kontsultak modu erraz eta ulergarrian egiteko jaio da  Probatu nahi al duzu? Lagundu iezaiezu hobetzen!

Gazteon lan egoera ez da nahi duguna: soldata baxuak, batzuetan enpresa edo erakundearekin harreman kontraktualik gabe, behin-behinekotasuna, askotan jardunaldi partziala, etab. Egoera honen aurrean, eta identifikatutako lan arazoak konpontze aldera, gazte talde batek Legebot garatu du, gazteak lagundu eta, era honetara, prekarietate eta honen ondorioak pairatu behar ez izatea helburu duen laguntzaile birtuala.

Horretarako, lehen fase honetan pertsona gazteen laguntza eskatu dute. Hau da, whatthelaw.io webgunean sartzera animatu dituzte eta bertan euren galderak bidaltzera. Horrela, laguntzaileak zalantzekin eta egungo galderekin interaktua dezake eta gero eta zehatzago erantzun.

Inteligentzia artifizial hau Bilboko Udalak antolatutako Balioak Martxan lehiaketaren garailea izan da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.