Larunbatean, “Parte-hartzea bultzatzeko teknikak” ikastaroa, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik

Gazteriaren Kontseiluko kide den Bizkaiko Urtxintxa Eskolak honako ikastaroa antolatu du:

PARTE-HARTZEA BULTZATZEKO TEKNIKAK

Sarrera:

Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da.

Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.

Helburuak:

– Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.

– Hezitzaileei parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.

Edukiak:

* Zer da partaidetza?
* Nola landu parte-hartzea?
* Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
* Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.

Fitxa:

Data: otsailaren 25ean (ostirala).

Iraupena: 4 ordu

Ordutegia:10:00etatik 14:00etara.

Prezioa: 30 €

Tokia: Bizkaiko Urtxintxa Eskolan, Bilbon.

*Partaide bakoitzak BALIOEN KOADERNOAren ale bat jasoko du

Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ikastaro guztiak www.urtxintxaeskola.org atarian.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .