Larunbat honetan, gazteok gizartean izan nahi dugun lekuari (edo lekuei) buruz hitz egiteko elkartuko gara Bidarten

Larunbat honetan, ekainak 23, gazteok gizartean izan nahi dugun lekuari buruz hausnarketa egingo dugu Bidarten (Lapurdi), Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatutako jardunaldi baten baitan. Animatzen al zarete? Hemen uzten dizuegu ekimenaren berri!

Euskal Herriko Garapen Kontseiluak

Gazteria arloko eragileen
mahai-ingurua antolatzen du

pdf

2012ko ekainaren 23an, larunbata
9:30 – 12:30 ESTIAn, Bidarten (Izarbel teknogunean)

Gazteen aldi ?
Mahai-inguru hau, Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2009an gazteei buruz lurraldeko
profesional asko mobilizatuz hasi zuen lanaren jarraipena da.
2011ko otsailean iragan ziren gazteria arloko eragileen topaketen ondotik, hitzordu berri honek gazteek zein toki duten gizartean eta gazteak nola inplikatu, denon artean ausnartzeko aukera izanen da. Mahai-inguru hau, gazteei, profesionalei, herriko hautetsiei eta lurraldeko eragile guztiei irekia zaie.

EGITARAUA
9:30 Mahai-inguruaren irekiera eta Garapen kontseiluko gazte misioaren bilana
10:00 Mahai-ingurua eta eztabaida Animatzailea : Fabien Tuleu – Lan sozialaren eskualdeko institutoko zuzendaria – Paue

Zein da gazteriaren tokia gizartean ?
• Frantziako gazteriaren argazkia : INJEP erakundeko ikerlari batek aurkezturik (Gazteriaren eta hezkuntza herrikoiaren erakunde nazionala)
• Ipar Euskal Herriko gazteen hitza : “Hitzen kutxa, irudien kutxa” proiektutik eginiko filma erakutsiko da. Alain Benesty filma egilea eta filman agertzen diren gazteak bertan izango dira.

Nola sustatu gazteriaren parte-hartzea eta inplikazioa ?
• Frantzia mailan dauden ekimenen diagnostikoa, Mikaël Garnier-Lavalleyk aurkezturik (hau ANACEJ elkarteko ordezkari orokorra da – Frantziar haurren eta gazteen kontseiluen elkartea).
• Hego Euskal Herrian abian diren bi ekimenen berri :
– Datorkigunea, Euskal Herri osoko gazte bolondresen elkarretaratzeko ekimena, Eusko ikaskuntzako Ainara Iraetak aurkezturik.
– Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Urtzi Ugalde Notario eta Batiste Ezeizaren eskutik.
12:30 Mahai-inguruaren itxiera Ondotik, “zintzur-bustitzea” eta bufeta (izena emaitea beharrezkoa da)


Ondotik, 14:00 – 18:00, Miarritzen, Atabal aretoan

Inizia’jeun. Euskal Herriko gazteen eta gazteei zuzendutako ekimenen ekitaldia. Bertan, gazteek, arlo askotako proiektuak aurkeztuko dizkigute (elkartasuna – mugikortasuna – kreatibitatea).
Ekimen hau, gazteria arloko profesional talde batek antolatzen du, Garapen kontseilua koordinatzailea delarik.

kartela

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .