langile heriotza

Lan-istripuz zendu den gaztearen heriotza salatu du EGK-k

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Villanueva de Valdegovíako lursail batean (Gaubea, Añana) lan-istripuz bizia galdu duen 25 urteko langilearen heriotza salatzen du. Ezbehar hilgarri honen aurrean (bosgarrena Araban eta 24.a Euskal Autonomia Erkidego osoan), EGK-k biktima, beste behin, gazte bat dela salatzen du. Izan ere, gazteek gainerako langileek baino bi aldiz lan-ezbehar gehiago sufritzen baitituzte. Osalanen azken datuen arabera, 2008an 16 eta 34 urte bitarteko langileen %4,12ak istripuren bat jasan izan zuen, guztizkoaren ia bikoitza (2,2%). Egoera honen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteek bizi duten lan prekarietatea salatzen jarraitzeko eta izurrite honekin amaituko duen gizarte ahotsa osatzeko duen konpromezua berresten du.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.