Lan istripuak eta prekarietatea salatzeko protokoloa

Lan istripuak eta prekarietatea salatzeko protokoloa

2008an krisi ekonomikoak eztanda egin zuen eta gizartea gogor astindu zuen. Bereziki gazteok. Enplegu asko suntsitu ziren, langabeziak gora egin zuen eta lana mantendu zutenen egoera nabarmenki okertu zen: soldata baxuagoak, Enpleguko Erregulazioko Espedienteak, prekarietatea areagotu zen, lanaldi partziala, ordu extra gehiago, beltzean ere kobratzea… Guzti honen ondorioz, lan istripuak emateko arriskua ere handitu egin da. 2018ko martxoan Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia batzordean adierazi genuen bezala, “Gazteok sufritzen dugun prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugu”.

Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 34. Batzar Orokorrean “Gazte batek lanpostuan bizitza galdu edo istripu larri bat izatearen ondorioz gazteriaren prekarietatea salatzeko” protokoloa onartu zuen. Honetan Emantzipa… Zer? lantaldeak eta enplegu lan-arloak jorratutako hainbat hobekuntza proposamen eta eskari helarazten zaizkie arduradun politikoei eta administrazioari. Hauek gizarteratzeko asmoz, gaur bideo bat aurkezten dizugu.

Horretaz gain, azken urte hauetan bestelako hainbat proiektu sustatu ditugu gazteon lan baldintzak hobetzeko helburuarekin: soldata arrakalarekin amaitzeko aldarrikapena Soldata Berdintasunaren Europako egunean (otsailak 22), Lan Osasunaren Nazioarteko Eguneko Manifestua (apirilak 28), #TrabajoDecente kanpaina eta honen emaitzaren aurkezpena Lan Egokiaren Nazioarteko egunean (urriak 7), Formakuntza Dualaren analisia eta #EuroEmantzipatu jardunaldia, besteak beste.

Protokoloari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, hemen duzu testua bere osotasunean. Eta  bertan bildutako proposamenak, mahai gainean jarritako eskariak eta bestelakorik moldatu nahi baduzu, bizibaldintzak@egk.eus helbidera elektronikoa idatzi edo 945 22 06 01 zenbakira dei dezakezu

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.