cabecera areas de actuacion

Lan arloak

área actuación educacion

HEZKUNTZA

  • Hezkuntza arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatu.
  • Aisialdi hezitzaileko elkartez osatutako foroak, Astialdi Foroak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) koordinatu, baita haien artean ere.
  • Hezkuntza formaleko elkarte eta eragileekin hezkuntza eztabaida guneak sortu eta koordinatu.
  • Hezkuntza arloko errealitatea ezagutu eta jarraipena egin.
  • Bitartekaritza eta elkarlana burutu Erakunde Publikoekin. (Eusko Jaurlaritza, aldundiak,udalak, Lanbide...)
  • Gizarte eragileekin elkarlana bultzatu eta garatu.
Sesión del grupo de trabajo Gazterpe

PARTE-HARTZEA

  • Parte-hartze arloari dagokion urteko plangintzaren proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatu.
  • Gazte eta gazteen elkarteekin harremanak sustatu eta aholkua eman.
  • Gazteen elkarte bat sortzeko aholkularitza bideratu.
  • Material eta gelen lagapenaren kudeaketa egin.
  • Parte-hartze lan taldearen koordinazioa eraman.
  • Boluntariotza agentziekin harremana bultzatu.
  • Administrazioarekin harremana izan eta aholkua eman parte-hartze kontuetan.
área actuación empleo

ENPLEGUA ETA ETXEBIZITZA

  • Enplegu eta etxebizitza arloko politika publikoak ezagutu, hausnartu eta landu (Enplegu planak, etxebizitza legeak, Gazte Planak, eta abar).
  • Enplegu eta etxebizitzako lan taldeen kudeaketa egin.
  • Enplegu eta etxebizitza arloetako aholkularitza eman.
  • Administrazioarekin bitartekaritza eta elkarlana egin, enplegu eta etxebizitza arloetan gazteen iritziak eta proposamenak helaraziz.
  • Administrazioarekin bitartekaritza eta elkarlana egin, enplegu eta etxebizitza arloetan gazteen iritziak eta proposamenak helaraziz.
  • Gazteen enpleguarekin eta emantzipazioarekin lotutako datuak bildu.
  • Elkarteek, gazteek eta administrazioek arlo honen gainean garatzen dituzten ekimenak ezagutu eta haietan parte hartu.
paz y convivencia

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

  • Bakea eta bizikidetzarekin lotura duten proiektuak sortu, antolatu, garatu eta ebaluatu:  formakuntza saioak, topaketak, dinamikak, esperientzia-trukeak, lan taldeak, eta abar.
  • Hausnarketa eta elkarrizketarako gune erosoak eta parte-hartzaileak erraztu.
  • Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gazteen beharrak, interesak, ikuspuntuak eta proposamenak instituzioei eta komunikabideei helarazi.
  • Gazte, gazte elkarte, gizarte mugimendu, gizarte eragile eta administrazioarekin elkarlana egin eta, proiektuaren arabera, koordinatu.
  • Bakea eta bizikidetzarekin lotutako gaien gaineko aholkularitza eman.
  • EGK-ko beste lan arloetan bakea eta bizikidetza ikuspuntua bermatu.
Igualdad

BERDINTASUNA

  • EGK-ko Berdintasun Plana diseinatu, garatu eta ebaluatu.
  • Berdintasunaren zeharkako integrazioa egin EGKren proiektuetan, hala, bere barne funtzionamenduan.
  • Beste lan arloen berdintasun esparruko aholkularitza eman.
  • Lan arlotik edota lan-taldearekin kolaborazioan  diseinatutako proiektuen  kudeaketa eta ebaluaketa egin.
  • Berdintasun esparruan aholkularitza eta laguntza eman gazte, elkarte, partaide diren entitate, eragile sozial eta administrazioei.
comunicacion

KOMUNIKAZIOA

  • Webgune, sare sozial eta Piztu!, EGKren buletin digitalaren, edukien kudeaketa egin.
  • Prentsa ohar eta beste testuak idatzi.
  • Gazteria eta EGK-ko lan arloekin lotura duten albisteen monitorizazioa egin.
  • Komunikazio kanpainak diseinatu, garatu eta ebaluatu.
  • Komunikabideekin harremanak, EGKren irudi korporatiboa eta barne komunikazioaren kudeaketa egin.
  • Komunikazio gaietan, EGK-ko beste lan arloekin koordinazioa egin.
MONTAR-UNA-ASOCIACION_SEGUNDA

ADMINISTRAZIOA

Kudeaketa ekonomikoa:

  • Kontabilitatea kudeatu.
  • EGKren aurrekontua prestatu eta honen jarraipena eta egokitzea egin.
  • Memoria ekonomiko orokorra prestatu
  • Dirulaguntza eta hitzarmenetako aurrekontuak prestatu, kudeatu eta justifikatu.
  • Inbentarioa kudeatu.
 

Kudeaketa administratiboa:

  • EGKn jasotako eta sortutako informazio eta dokumentazioaren kudeaketa egin.
  • Ondasun suntsikorren mantenua eta horniketa egin.
  • Datu baseak kudeatu.
  • Barne koordinazioan lagundu.
  • Idazkari lanak egin.
  • EGK-ko teknikarien lan harremanak kudeatu.